Albistea entzun

Atletico Madril 1-0 Alaves

Liderraren zelaian berdintzeko zorian

Ausart zelairatu dira arabarrak, eta neurketa amaitzeko hamar minuturen faltan penalti bat ere izan dute alde. Oblakek geratu du Joseluren jaurtiketa. Jaitsiera postuetan daude oraindik.

Alaveseko jokalariak Correari baloia kendu nahian, gaur, Wanda Metropolitanon (Madril).
Alaveseko jokalariak Correari baloia kendu nahian, gaur, Wanda Metropolitanon (Madril). Emilio Naranjo / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2021eko martxoak 21

Alavesek aurkari zaila zuen parean: Espainiako Ligako liderra. Atletico Madrilek, ordea, asko sufritu behar izan du arabarrei irabazteko, eta Jan Oblak atezainaren gelditu ikusgarri bati esker eskuratu ditu hiru puntuak. Harro egoteko moduko neurketa egin dute Abelardoren mutilek, baina horrek ez du balio sailkapenerako; azken-bigarren daude oraindik babazorroak, jaitsiera postuetan.

Ausart zelairatu da Alaves, eta neurketako lehen aukera argia haiena izan da; Joseluk, ordea, ez du asmatu ate aurrean. Lehen zatian ez da eroso egon etxeko taldea, eta ez du gol aukera askorik sortu, nahiz eta minutuak igaro ahala bere atetik geroz eta gertuago jokatu duen Alavesek.

Bigarren zatia bestelakoa izan da. Trippierrek etengabe sortu du arriskua bere hegaletik, eta haren erdiraketa bat baliatu du Luis Suarezek neurketako gol bakarra sartzeko, 53. minutuan. Buruz, bikain errematatu du Uruguaiko aurrelariak. Minutu gutxi geroago izan dute madrildarrek bigarrena eskuratzeko aukerarik argiena; orduan ere Trippierrena izan da jokaldia, baina Marcos Llorenteren erremateari ederki erantzun dio Pachecok.

Azken minutuetan Atleticorena izan da baloi jabetza, baina jokaldi arraro samar batean penaltia eskuratu du Alavesek. Atleticok zuen baloia, Luis Rioja Savic presionatzera joan da, eta hark ukalondoarekin aurpegian eman dio area barruan. Bideoan begiratu ostean hartu du erabakia epaileak. 82. minutua zen. Joselu izan da jaurtiketa egiteko arduraduna, baina baloiaren norabidea asmatu egin du Oblakek.

Atletico Madril: Oblak; Gimenez, Savic, Hermoso, Carrasco, Lemar (Herrera, 73'); Trippier, Koke, Marcos Llorente; Luis Suarez eta Correa (Saul, 73').

Alaves: Pacheco, Laguardia (Alberto Rodriguez, 69'), Duarte, Lejeune, Ximo Navarro, Pere Pons (Borja Sainz, 79'); Battaglia, Pellistri, Jota Peleteiro (Abdallahi Mahmoud, 69'), Edgar Mendez (Luis Rioja, 59') eta Joselu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Athleticen zaleak, atzo, Bilboko Zazpikaleetan. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Lasaitasuna Bilbon, zaleen kalejira Sevillan

Gotzon Hermosilla Aitor Manterola

Bilbon itxiera perimetrala ezarria dago, eta atzo nabaria zen jende gutxiago zebilela kalean eta giroak ez zuela zerikusirik duela bi aste izandakoarekin. Hala ere, zale ugari egon zen, batez ere Poza kalean.
Jose Javier Zabaleta, eskuinarekin pilota jotzear, atzo. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Nahieran dabil Zabaleta

Julen Etxeberria

Etxarrengoak eta Elezkano II.ak nagusitasunez irabazi diete Altuna III.ari eta Mariezkurrena II.ari finalerdietako ligaxkako lehen partidan: 22-7
Azkona eta Diaz, atzo. ©E. PORTILLO / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna