Larrialdia

Obus bat leherrarazi dute Galdakaon

Langile batzuek topatu dute 40 zentimetroko lehergailua, obra batzuetan.

Obusak 100 milimetroko kalibrea zuen, 464 milimetroko luzera eta 15,5 kilo. 1,5 kilo trilita zuen eta leherrarazteko pizgailua. ERTZAINTZA
2021eko martxoaren 23a
10:25
Entzun

Lehergailuak indargabetzeko protokoloa martxan jarri du Ertzaintzak goizean Galdakaon (Bizkaia), han egiten ari diren lan batzuetan 40 zentimetroko obus bat topatu baitute. Ertzaintzak leherrarazi egin du obusa, baina, lekuan besteren bat ote dagoen ikertu arte, itxita edukiko dute ingurua.

Txomin Egileor kalean aurkitu dute obusa, langile batzuek. Segurtasun Sailak adierazi du litekeena dela 36ko gerrakoa izatea.

Ertzaintzak emaniko informazioaren arabera, obusak 100 milimetroko kalibrea zuen, 464 milimetro luze zen, eta 15,5 kilo pisatzen zuen. Lehergai gisa, 1,5 kilo trilita zuen, eta bazuen eztanda egiteko pizgailua.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.