Euskara

Igandean 80 ekitalditik gora antolatu ditu AEK-k

Korrika egin izan balitz, igandean amaituko zen euskararen aldeko lasterketa. Horren ordez, 12:00etan ordu erdi inguruko 80 ekitaldi antolatu ditu euskaltegien sareak.

jarraia195346.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2021eko martxoaren 23a
14:31
Entzun

Osasun krisirik egongo ez bazen, igandean milaka pertsona elkartuko ziren Korrikaren azken kilometroetarako. Euskararen aldeko lasterketarik ezean, AEK-k 80 ekitalditik gora antolatu ditu «euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, kalean egon dadin». Euskal Herriko herrialde denetan egingo dituzte ekitaldiak 12:00etan, eta ordu erdi inguruko iraupena izango dute. «Ekitaldi xumeak» izango dira, euskaltegien sareak azaldu duenez; «unean uneko osasun neurrietara zeharo egokitutakoak». AEKren mezua irakurtzeaz aparte, bi abesti ere entzungo dira ekitaldiak antolatu dituzten herri denetan: Euskal Herrian euskaraz kantua eta egun horretarako sortutako Lekukoa mingainean bertso-rapa.

Ekitaldi horiek Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! dinamikaren barruan antolatu dituzte. Korrika atzeratzeak AEKren aurrekontuetan eragin duen zuloari aurre egiteko abiatu dute kanpaina, «eta zorpetze horri aurre egiteko herritarren sostengua jaso nahi da».

Antolatu dituzten ekitaldien herri eta lekuak adierazteko AEK-k irudi hau zabaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.