Albistea entzun

Ardogintza

Jaurlaritzak oniritzia eman dio Arabako Mahastiak sor-markari

Atzera bota ditu Errioxak eta beste batzuek aurkeztutako alegazioak. Azken erabakia Europako Batzordeak izango du

Mahatsa biltzen Villabuenan, iazko irailean.
Mahatsa biltzen Villabuenan, iazko irailean. Jaizki Fontaneda / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2021eko martxoak 25

Euskal Herriak bere zazpigarren ardo sor-marka izateko urratsa egin zuen atzo. Eusko Jaurlaritzak atzera bota ditu Arabako Mahastiak sortzearen aurkako alegazioak, eta ontzat eman du jatorri izena sortzea. Azken hitza, ordea, ez da berea, Europako Batzordearena baizik, eta han ez du lan erraza izango. Izan ere, sor-marka Gasteizen trabatzen huts egin ondoren, Errioxa Jatorri Izenaren Kontseilu Arautzaileak iragarri du Bruselan ere «borroka» egingo duela gaur egungo bere eremuan beste marka bat ez eratzeko. EBk bere kexuei erreparatzen ez badie, auzitegietara ere jotzeko prest dago.

2016an eskatu zuten Arabako Errioxako 40ren bat upeltegi txikik Arabako Mahastiak-Viñedos de Alava sor-marka sortzea. Azken urteetan asko handitu dute ekoizpena Errioxa jatorri izeneko upeltegi handiek, eta euren produktua bereizteko aukera faltarekin gogaituta zeudelako eta negozioa arriskuan ikusi zutelako eman zuten marka berria eskatzeko urratsa.

Matxinada zabaltzeko arriskua ikusita, Errioxako kontseiluak pixka bat amore eman zuen, eta bere araudia moldatu zuen, eta aukera handiagoa eman zuen ardoa zein herritakoa edo eskualdetakoa zen nabarmentzeko. Keinu horrek tramitazioa etetera eraman zituen Arabako Mahastiaren bultzatzaileak, baina berriro abiatu zuten, Errioxak bere promesa guztiak betetzen ez zituela ikusita.

Kutsu politikoa

ABRA Arabako upeltegi txikien elkarteko kideak dira eskatzaileak, haien izenak jakinarazi ez badira ere, baina ez dira ABRAko kide guztiak —120 inguru ditu—. Are gehiago, ardogile gutxi batzuk elkartetik atera dira, babes horren kontura.
Sor-marka berriaren inguruko eztabaidari kutsu politikoa eman diote Errioxa erkidegoan. «Separatismoa» eta «proiektu nazionalista» ohiko esamoldeak dira lurralde horietako erakundeen eta hedabideen ahotan proiektuari buruz hitz egitean, eta ez dute ezkutatzen upeltegi batzuk Errioxa ardoaren aterkitik ateratzeak min eman diela.

Euskal Herrian, berriz, osagai politikoak indar txikiagoa izan du gaiari buruzko eztabaidan, baina iritzia ematera behartu ditu alderdiak. Marka berriaren aurka azaldu dira PP eta PSE-EE, eta alde EH Bildu eta Elkarrekin Ahal Dugu. EAJn, berriz, zatiketa dago: Jaurlaritzak, Arantxa Tapiaren taldeak, ez dio trabarik jarri, baina uzkurrago jaso du ekinaldia Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak. Arabako ardoak Errioxaren barruan gehiago bereiztu ahal izatea da haien apustua, eta horretan dabiltza neurri erdiko upeltegiak ere.

Jaurlaritzaren oniritziaren ondoren, orain Espainiako Nekazaritza Ministerioak jasoko du Arabako Mahastiak sortzeko eskaera, eta hark bidali beharko du Europako Batzordera. Hark egiaztatu beharko du Arabako Mahastiak jatorri izenak betetzen ote dituen marka berezitu bat izateko baldintzak, eta, hala bada, Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko du. Hori egiten denean, bi hilabeteko epea zabalduko da edozein estatu kidek edo gaian bidezko interesa duen edonork helegitea aurkezteko. Hor iritsiko dira berriro Errioxako kontseiluaren kexuak. Haren argudio nagusia da Arabako Mahastiak bultzatzen dutenen eremu propioa Arabako Errioxa bera dela, eta hari dagozkion ezaugarri berak izango lituzkeela ardoak.

Edonola ere, Madrilek bere tramitea betetzen duenetik «babes nazional iragankorra» jaso ahal izango du Arabako Mahastiak

 

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©AEGE ELKARTEA

«Argindar konpainien kontratu finkoak ez dira lehiakorrak»

Imanol Magro Eizmendi

Energia asko kontsumitzen duten enpresen ahotsa da Soto, eta uste du gasari ezarritako mugek arnasa eman diotela sektoreari. Hala ere, neurri gehiago nahi ditu, 2022. eta 2023. urteak malda gogorra izango direlakoan.
Ontzi bat Bilboko portuan sartzen. ©LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Gerrak ez ditu eragotzi kanpo salmentak: inoizko martxorik onena izan da

Jokin Sagarzazu

Esportazioak handitu dira, baina hori halako bi gehitu dira inportazioak, eta superabita uzkurtu da. Olio finduen eta tutuen salmentak hazi dira gehien
Emakume bat bitcoin-ak diru gisa onartzen dituen okindegi batean, Santa Tecla hirian (El Salvador).. ©Rodrigo Sura / Efe

Kriptodiruak: birtualak ez diren galerak

Iker Aranburu

Bitcoinen eta beste diru digitalen balioa amildu egin da, eta 'luna' izenekoa, berriz, desagertu. Inbertitzaileak arrisku handiko aktiboetatik alde egiten ari dira. El Salvador arriskuan jarri du erorialdiak, bitcoinen aldeko apustua egin baitu.

Zoru Klausulak Stopeko kideak, Donostiako auzitegian, 2015ean. ©Berria

Europak ebatzi du zoru klausula guztiak itzuli behar direla, abusua frogatzen bada

Jokin Sagarzazu

Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki zuen 2013aren aurretik sinatutako hipoteka zutenei bakarrik itzuliko zitzaiela dirua

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...