Lan erregulazioa

Petronorrek aldi baterako erregulazioan sartuko ditu langileen herenak

Ekoizpenean izandako jaitsiera argudiatu du neurria hartzeko, eta abenduaren 31ra arte luzatuko du.

Petronorrek Muskizen duen findegia. LUIS TEJIDO / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2021eko martxoaren 29a
13:35
Entzun

Petronorrek aldi baterako erregulazioan sartuko ditu Muskizen (Bizkaia) duen findegiko langileen herenak. Pandemiaren eraginez, ekoizpena jaitsi behar izan du, eta horri erantzunez hartuko du neurria. Muskizen 900 langile inguru daude, eta, orain, langile batzordearekin negoziatzen hasi behar dute nola aplikatu neurri hori. Hasiera batean abenduaren 31ra arteko iraupena iragarri dute, baina merkatuaren gorabeheren arabera alda dezakete.

Petronorrek ohar bidez azaldu duenez, azken 271 egunetan ekoizpen ahalmenaren %60an aritu da lanean pandemiaren ondorioz. Enpresak lantalde osoari eutsi dio tarte horretan, baina egoera hori ez da «jasangarria luzera begira». Gauzak hala, neurriak 300 bat langileri eragingo die. Enpresak ez du zehaztu jardunaldi osoko erregulazioa izango den, baina litekeena da hala izatea. Horiei azpikontrataturiko zerbitzu eta antzekoetako langileak gehitu behar zaizkie, Petronorrek berak emandako datuen arabera beste 6.200 lanpostu sortzen baititu zeharka.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.