Kopako finala

Athleticen eta Realaren arteko finala, azkenean 21:30ean

Espainiako Kopako finala ordu laurden atzeratzea proposatu zuen Espainiako Federazioak, baina lehengo ordutegiari eutsi diote azkenean.

Athleticeko jokalariak, urtarrilean, Cartuja estadioan entrenatzen, Espainiako Superkopako finalaren atarian. JOSE MANUEL VIDAL, EFE
jon ordonez garmendia
2021eko martxoaren 29a
15:17
Entzun

Azkenean, Athleticen eta Realaren arteko finala 21:30ean hasiko da larunbatean. Espainiako Federazioak azken orduetan 21:45etara atzeratzea proposatu zien bi taldeei, eta Realak ordu horretan jokatuko zela iragarri zuen aste honetarako bere plangintzan. Azkenean, ordea, atzera egin dute, eta 21:30ean hasiko da.

Edonola ere, ez du aldaketa handirik ekarriko. Pandemia dela eta, Hegoaldean tabernak 20:00etan itxi behar dituzte, eta, 22:00etan etxeratzeko agindua dagoenez, bakoitzak bere etxean ikusi beharko du, 21:30ean hasi edo geroago hasi. ETB1en eta Eitb.eus-en ikusi ahal izango da. Jon Balentziaga kazetariak kontatuko du, eta berekin izango ditu Gorka Iraizoz Athleticeko atezain ohia eta Imanol Agirretxe Realeko aurrelari ohia.

Ikusi gehiago:artikulu bilduma

Realak atzo azaldu zuen zein izango den aste honetako plangintza, eta hor jaso zuen 21:45ean jokatuko dela partida. Atseden eguna izan zuten atzo txuri-urdinek, eta gaur goizean entrenatu dira. Bihar ere goizez ariko dira, eta etzi eta etzidamu 16:00etan ariko dira, lan saioak partidaren ordutegira hurbiltzeko. Ostiralean, Cartuja futbol zelaian entrenatuko da Reala, 18:00etan.

Athleticek asteazkenera arteko plangintza soilik jakinarazi du. Gaur, bihar eta etzi 11:00etan entrenatuko dira zuri-dorriak, Lezaman, ateak itxita. Partida ere hala jokatuko da, eta larunbatean bideo bat atera zuten jokalariek zaleei animoak ematen, euskaraz eta gazteleraz. Iñaki Williams, Unai Simon, Asier Villalibre, Yeray Alvarez, Yuri Berchiche, Iñigo Martinez, Raul Garcia, Mikel Balenziaga, Oscar de Marcos eta Iker Muniain dira bideoan agertzen direnak.  "Hemen ez zauden arren… sentitzen zaitut!", da jokalarien mezua.

[YouTube]https://youtu.be/zzxaLF1d0Hg[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.