Espainiako Kopako finalaren zuzeneko kontakizun berezi bat egingo du BERRIAk

Amaia Puertas telebistako kolaboratzaile realzaleak eta Alex Sardui musikari athleticzaleak partida komentatuko dute zuzenean, eta Imanol Magro kazetaria Sevillatik arituko da. #FinalBatBatera traola erabiliko du BERRIAk.

Alex Sardui eta Amaia Puertas arituko dira zuzenean, larunbatean. MARISOL RAMIREZ / FOKU / BERRIA
Edu Lartzanguren.
2021eko martxoaren 31
11:40
Entzun

Realak eta Athleticek, Athleticek eta Realak, larunbatean jokatuko duten Espainiako Kopako finala jarraitzeko zuzeneko saio berezi bat egingo du BERRIAren webguneak.

Horretarako, bi laguntzaile edukiko ditu: Amaia Puertas telebistako kolaboratzailea eta realzalea, eta Alex Sardui musikari atlethiczalea. Biek zuzenean kontatuko dute partidan gertatzen dena, eta euren talde kutuna nola ikusten duten azalduko dute, 21:15etik aurrera, eta partida jokatzen den bitartean. Sare sozialetan #FinalBatBatera traola erabiliko dugu, eta jarraitzaileek euren galdera zein iruzkinak bidaltzeko aukera izango dute.

Ez da hori izango kontakizun bakarra. Jarraipen zabala egingo dio BERRIAk finalari, eta, Euskal Herrian izango diren lankideez gain, Sevillara (Espainia) joango da Imanol Magro berriemaile berezia. Hango giroaren, bertako peñen ibileren eta abarren berri emango du.

BERRIAk porra bat antolatu du finalari begira motorrak berotzen hasteko. Irakurleak hemen har dezake parte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.