BECeko txertaketa guneak egunero 5.000 txerto jartzeko gaitasuna izango du

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi du «laster» jarriko dela martxan txertaketa gunea, eta erantzun «azkarra eta eraginkorra» ematea ahalbidetuko duela.

Osasun langile bat, txerto batekin, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
2021eko martxoaren 31
15:11
Entzun

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarreko Osasun batzordean, eta beste txertaketa gune baten berri eman du. BECen ezarriko dute gunea (Barakaldo, Bizkaia), 65 urtetik beherakoak txertatzeko, eta jakinarazi du egunero 5.000 dosi jartzeko gaitasuna izango duela. Haren arabera, era horretan, erantzun «azkarra eta eraginkorra» emateko aukera egongo da. Ez du data zehatzik aipatu, baina ohartarazi du txertaketa eremua «laster» jarriko dutela martxan.

Kanpainako datu gehiago ere eskaini ditu. Emandako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 369.462 dosi jarri dira orain arte, eta erantsi du hurrengo egunetan ere txertoak ematen jarraituko dutela, tartean jaiegunak egon arren. Izan ere, zehaztu du AstraZenecaren txerto kopuru bat iritsiko dela ostiralean hiru lurralde horietara. 52.000 dosi izango dira, eta 65 urtetik beherakoei emango zaie. Gainontzean, helduenei Pfizer eta Modernoa txertoak ematen jarraituko dute.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.