Udaltzainek isun ugari jarri dituzte Tuterako festa batean

2.000 ikasle inguru kalean ospatzen ari ziren azterketa garaiaren amaiera.

Tuterako udaltzainen auto bat, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA - FO
gotzon hermosilla
2021eko apirilaren 1a
14:31
Entzun

Ikasle ugari, 2.000 inguru Udaltzaingoaren arabera, kalean bildu ziren atzo Tuteran (Nafarroa), azterketak amaitu zirela eta oporrak hastekoak zirela ospatzeko. Udaltzainek esandakoaren arabera, dei eta salaketa ugari jaso zituzten, horietako batzuk maskara gaizki erabiltzen ari zirelako, kalean edaten ari zirelako eta elkarren arteko distantziari ez ziotelako eusten.

Udaltzaingoak emandako datuen arabera, gutxienez hiru lagun artatu behar izan zituzten gehiegi edateagatik, eta bi adingabekoren arteko liskar batean parte hartu zuten. Isun ugari jarri zuten; horietako bat goizaldean izan zen, kaleko jaia amaituta zegoelarik, etxebizitza batean festa bat egiten ari zirelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.