Madrilek eta erkidegoek hitzartu dute AstraZenecaren txertaketa etetea 60 urtetik beherakoei dagokienez

EMAk «lotura posible» bat atzeman du AstraZenecaren txertoaren eta odolbilduen artean.

AstraZeneca txertoa. ANTONIO DASIPARU/ EFE
Edurne Begiristain.
2021eko apirilaren 7a
16:27
Entzun

EMA Sendagaien Europako Agentziak jakin berri ditu AstraZenecaren txertoari buruz egindako ikerketaren emaitza ofizialak, eta, horien arabera, «lotura posible» bat dago txerto horren eta ezohiko odolbildu kasuen artean. Eta, horren ondoren, gauean, Espainiako Gobernuak eta erkidegoek  erabaki dute ez jartzea AstraZenecaren txertoa 60 urtetik beherako herritarrei.

Eusko Jaurlaritzak abstentziora jo du proposamen horri dagokionez, eta Nafarroako Gobernuak babestu egin du, erkidego gehienek bezala.

EMAren segurtasun komiteak buruko 62 odolbildu aztertu ditu, eta erraietako zain batzuetan agertutako 24 tronbo ere bai. Azterketa horiek egin ostean, ondorioztatu du AstraZenecaren txertoa hartu duenak odoletako plaketa maila txikia badu odolbilduak izateko aukera izan dezakeela, baina zehaztu du, hala ere, aukera hori «oso arraroa» dela.

Odolbilduen eta plaketa gutxi izatearen arteko lotura sakonago ikertzeko asmoa dauka EMAren segurtasun komiteak, eta horren arabera, «beharrezkoak diren neurriak» hartuko dituela iragarri du. Hala eta guztiz ere, EMAk azpimarratu du odolbilduen eta plaketa gutxiren arteko lotura «ezohikoa» dela, eta COVID-19aren aurkako txertoaren onurak kalteak baino ugariagoak direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.