Albistea entzun

Errenteriako Udalak baliabide gehiago eskatu ditu baheketarako

Adierazi du ilara «luzeak» sortu direla COVID-19a atzemateko testak egiteko eta antolaketa hobea behar dela

Baheketaren atzoko saioaren irudi bat.
Baheketaren atzoko saioaren irudi bat. Andoni Canellada / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2021eko apirilak 7

Errenteriako Udalak baliabide gehiago eskatu dizkio Osakidetzari herrian COVID-19 kasuak atzemateko egiten ari den baheketarako. Atzotik ari dira probak egiten, Osakidetzak astelehenean esan baitzuen testak egin behar dituztela martxoaren 14an hasi eta apirilaren 5a bitartean Diputazio plazako eta Zumardiko tabernetan ibili ziren herritarrek. Bi gune horietan ostatu asko daude, mugimendu askokoak, eta egunotan jende askok eman du izena probetarako: 6.000 pertsona inguruk. Udalaren arabera, ilara «luzeak» sortzen ari dira testak egiteko, eta antolaketa hobea behar da.

Udalak gogora ekarri du 40.000 biztanle inguruko herria dela Errenteria, eta baheketa egiteko martxan jarri den antolaketa ez dela aski. Ilarez gain, arazo gehiago ere badirela esan du udalak: testak egiteko ordua eskatzeko martxan dauden telefonoetan erantzunik ez dute lortzen herritar askok. «Hala ere, herritarrei eskatzen diegu saiatzen jarraitzeko; garrantzitsua da». Eskaera euskaraz egin nahi duten erabiltzaileek ere arazo erantsiak dituztela adierazi du.

Ez da egunotan Errenterian izurriaren harira hartu behar izan den aparteko neurri bakarra; hilaren 3an osasun agintariek testak egitera deitu zituzten martxoaren 27an herriko Egi-Luze sagardotegian egon ziren bezeroak.
 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Subillan egin nahi zuten gasa ustiatzeko proiektua. Artxiboko irudi batean, lursail horietako bat. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Eusko Jaurlaritzak uko egin dio Armentia II-n gasa ustiatzeari

Jon Ordoñez Garmendia - Jone Bastida Alzuru - Lander Muñagorri Garmendia

Ohar batean azaldu duenez, Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege proiektua onartu ondoren, «ez du zentzurik». EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek esan dute albiste pozgarria dela

 ©Iñigo Uriz / Foku

Positibo datuek okerrera egin dute: beste 1.142 kasu atzeman dituzte

Jone Bastida Alzuru

Otsailaren 5etik erregistratu den daturik okerrena da. Positibo tasak ere gora egin du: %8,86

Astra Zenecaren txerto dosiak. ©LESZEK SZYMANSKI / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna