Apur bat apaldu da positibo tasa Hegoaldean: %7,7

Osasunbideak eta Osakidetzak 893 positibo atzeman dituzte, 11.541 PCR eta antigeno proba egin eta gero

Erizain bat PCR probak egiten, Erriberrin, artxiboko irudian. IÑIGO URIZ / FOKU
Ion Orzaiz.
2021eko apirilaren 13a
13:01
Entzun

Positibo tasa handia da oraindik Hego Euskal Herrian. Atzo, 11.541 proba eginda, 893 positibo atzeman zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak; hortaz, %7,7 da oraintxe. Aurreko egunekin alderatuta, ordea, apur bat apalagoa da ehunekoa. Datozen egunetan ikusiko da beheranzko hori joera bihurtzen den, ala zerra hortz bat besterik ez den, azken egunetako aldapan.

Herrialdeka, Araban 106 COVID-19 kasu detektatu dituzte; Bizkaian, 298; Gipuzkoan, 315; eta Nafarroan, azkenik, 167.

Osakidetzak jakinarazi duenez, gainera, 104 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Uneotan, 127 paziente larri daude ospitale ZIUetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.