Albistea entzun

Kutxa Bira

Kutxa Bira Kataluniara helduko da datorren astean

Kutxak Carmen de Patagonesen (Argentina) ekin zion ibilbideari, martxoaren 20an, eta Euskal Herriko eta diasporako 70 bat herritatik igarotzen ari da; maiatzaren 30ean amaituko du ibilbidea, Seguran (Gipuzkoa).

Berria -

2021eko maiatzak 7 15:35

* Barruan euskarari lotutako hainbat mezu izango dituen kutxa batek herriz herri ibilbide bat egitea: horixe da Kutxa Bira ekinbidearen funtsa. Carmen de Patagonesen (Argentina) ekin zion ibilbideari, martxoaren 20an, eta Euskal Herriko eta diasporako 70 bat herritatik igaroko da; maiatzaren 30ean amaituko du ibilbidea, Seguran (Gipuzkoa).

* Kutxa apirilaren 1ean iritsi zen Euskal Herrira, eta Baionan egin zuten lehen ekitaldia. Lapurdi, Nafarroa Behere, Zuberoa eta Nafarroa Garaiko mendialdea zeharkatu ondoren, Gipuzkoan barrena dabil.

* Euskararen aldeko ekitaldi batzuk bertan behera geratzearen «galera emozionalak» konpentsatzea du xede Iparra Hegoak antolatutako ekinbideak.

Zuzeneko kontakizuna

13:52

Kataluniara ere eramango dute euskararen aldeko aldarria

Datorren astean #kutxabira Bartzelonara iritsiko da. Egitarau zabala prestatu dute.

13:50

Larrabetzura

Lekeitiotik Larrabetzura, eta handik Durangora egin du kutxak. Herriko dantza taldeak hartu du Larrabetzun.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

13:47

Joaldunez lagunduta sartu da Kutxabira Izarran

Asteazkenean, Izarrara heldu da Kutxabira, dantzari eta joare doinuekin.

14:55

Ibilbidearen erdiko mezua

Kutxa Bira ekimenak egin du dagoeneko ibilbidearen erdia. Hori dela-eta, mezua bidali du Iparra-Hegoak:

«Orain arte kutxabirak egin duen ibilbidea zaila bezain aberatsa izan da, egoera zailari herritarrek irudimen eta alaitasunez erantzun diote 'bizi gira' leloari sekulako balioa emanez.

Bizi dugun osasun krisiak galera emozionalak eragin dizkio gure herriari, eta Iparra-hegoa elkarteak galera horiek apaltzeko asmoz abiatu zuen ekimen hau. Kutxabira pasa den herrietako irudiak ikusi besterik ez dugu ohartzeko eskas bat badela, herri honek bere nortasuna adierazteko behar hori baduela. Beraz ikusitakoarekin kontent gira.


Gure hizkuntzari konfinamendu luzea ezarri zitzaion hegoaldean frankismo garaian, 40 urtez egon zen etxe barruan bizirik irautea kondenatua, egun ere itxiera perimetralak baditu, ez bai da ofiziala euskal lurralde osoan. Aldiz txertoa guk dugu, gutako bakoitzak badu bere mihian euskarak behar duen txertoa, mintza gaitezen eta immunizatu dezagun.


Lekarozeko lagunek makro proiekturik gabeko Lekaroz amesten zuten, beraien ametsa kutxan sartu eta astebete pasata hondeamakinak joan dira Aroztegiatik. Ametsak lorgarriak diren erakusle. Nahikeria duen herriak ametsak gauzatzen ahal dituenaren erakusle.


Herriz herri ametsak biltzen dituen kutxak bere bidea segi dezala, desioak bildu eta kutxan sartzen, alaitasunez, orain arte bezala. Herri bakoitzak, elkarte, ikastetxe eta norbanako bakoitzak bere kolorea emanen dio kutxari, eta ametsak betetzeko direla erakuts diezaiogun munduari».

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

08:09

Kutxa Birak gaur atsedena hartuko du, baina bihar Balmaseda, Turtzioz, Algorta eta Sopelan egongo da.

17:55

Kutxa Bira, Laudion

Kutxa Bira Aiaraldera iritsi da, eta ekitaldi bat egin diote Laudioko (Araba) plazan.

17:53

Zeanurin izan da Kutxa Bira

Zeanurin (Bizkaia) izan da Kutxa Bira. «Mila koloretako mila baso» izateko aldarrikapena sartu dute han.

10:02

Arabatik Bizkaira sartu da Kutxabira

Bizkaian sartuta Elorrioko errugbi taldekoek hartu dute kutxabira. Gaur, Zeanurin eta Laudion ibiliko da.

13:45

Kantu eta dantza, Aramaion

Araban sartuta, jaialdia egin zuten atzo Aramaion.

10:37

Gaur Araban, eta hortik Bizkaira

Gaur Arabara iritsiko da Kutxa Bira. Sartu-irten bat egingo du, Aramaion, eta segidan Bizkaian barrena joango da. Datozen egunetan Elorrion eta Zeanurin ibiliko dute, gero atzera Arabara itzuliko da, Laudiora, eta ostiralean Bilbora iritsiko da.

11:36

Legazpin harrera beroa egin diote.

11:20

BERRIAk Ibarrako ekitaldiaren kronika jaso du, larunbatarekin: "Eskuz landutako kutxa bat, Ibarrako plazaren erdi-erdian. Iparra Hegoa elkarteak abian jarritako Kutxa Bira ekinbidearen kutxa da. COVID-19 izurritearen eraginez euskararen aldeko hainbat ekinbide bertan behera geratu zirela ikusita, Kutxa Bira sortu zuten, herriak euskararen bidez lotzeko, kutxa lekuko. Ekinbideak hainbat laguntzaile ditu; besteak beste, BERRIA. Kutxa larunbat goizean iritsi da Ibarrara".

11:17

Asteburuarekin Kutxa Bira Goierrira iritsi da. Hona, Idiazabalen:

11:15

Adunatik...

... Irurara

11:10

Loturak salatu eta askatasunaren bidea irudikatu dute Hondarribian.

11:09

Irungo Hitzak ailegaeraren kronika egin du: "Euskal Herritik biraka aritu ostean, atzo egin zuen geldialditxoa Irunen Iparra Hegoa elkartearen Kutxa Birak. San Juan plazan egin zioten harrera hamarka lagunek, Irungo Harrera Sareko eta AEKko kide ugarirekin batera, haiek izan baitira protagonista nagusiak. Mugak gaindituz euskararen herria, harrera herria lelopean egin zuten atzoko ekitaldi xumea. AEKko ikasleek banan-banan euren ametsak idatzi zituzten plazan jarritako panel handi batean. Ondoren, herritarrek ere euren ametsak islatzeko aukera izan zuten".

11:07

Argentinatik etorri eta Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Nafarroa Garaiko mendialdea zeharkatu ostean, Gipuzkoara iritsi da Kutxa Bira: Irunera heldu da.

13:54

Asteburu honetan, ipar-ekialdean

Asteburu honetan Nafarroa Beherean eta Garaian eta Zuberoan ibiliko da Kutxa Bira.

10:34

Aiherran, Antzuola; Antzuolan, Aiherra

Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko lotura irudikatu zuten Aiherran asteburuan. Antzuolarekin (Gipuzkoa) dago senidetuta, eta antzuolarrek Aiherran aldatutako pagoaren inguruan bildu ziren. Kanalduderen bideoan azaldu dutenez, datorren astean, berriz, Antzuolatiak pasako da Kutxa Bira eta antzeko keinu bat egingo dute han ere.

12:28

Asteburuan, Itsasun eta Aiherran

Joan den larunbatean, berriz, goizez Itsasun (Lapurdi) eta arratsaldez Aiherran (Nafarroa Beherea) izan zen kutxa. Hainbat ekitaldi egin zituzten han: boteluze desafioak, bertsoak, dantzak, kantuak...

12:17

Reauko espetxean

Kutxa Bira Reauko espetxean izan zen apirilaren 10ean, «sei lagunen, Iratxe Sorzabalen, Izaskun Lesakaren eta Ainhoa Ozaetaren ametsen bila». Goizean egon ziren haiekin, haien mezuak kutxan sartu ahal izateko. 

12:10

Apirilaren 1ean, Euskal Herrira

Kutxa apirilaren 1ean iritsi zen Euskal Herrira, eta, lehen ekitaldia apirilaren 8an egiteko asmoa bazuten ere, Ipar Euskal Herrian ezarri berri zituzten neurri murriztaileek planak aldarazi zizkien. Izan ere, herritarren mugimenduak murriztu zituzten hilaren 6tik aurrera. Hala, apirilaren 2an egin zuten lehen ekitaldia, Baionan.

12:03

Lehen ekitaldiak, Viedman eta Patagonesen

Esan bezala, Argentinatik abiatu zen Kutxa Biraren ibilbidea, Viedmatik eta Carmen de Patagonesetik.
11:59

Martxoaren 20an, Argentinatik

Barruan euskarari lotutako hainbat mezu dituen kutxa batek herriz herri ibilbide bat egitea. Horixe da Kutxa Bira ekinbidearen funtsa. Carmen de Patagonesen (Argentina) ekin zion ibilbideari martxoaren 20an, eta Euskal Herriko eta diasporako 70 bat herritatik igaroko da, maiatzaren 30ean Seguran (Gipuzkoa) amaitu arte.

Iparra Hegoa taldeak antolatu du egitasmoa, eta, besteak beste, BERRIA izan du laguntzaile. Euskararen aldeko ekitaldi batzuk bertan behera geratzearen «galera emozionalak» konpentsatzea du xede.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ertzainak itxiera perimetrala kontrolatzen. ©Endika Portillo / Foku

Euskal Herri osoa arintze fasean da

Berria

Espainiako Gobernuak gauerdian indargabetu du alarma egoera, eta Hegoalde osoan libre dira joan-etorriak gaurtik aurrera. Nafarroan etxeratze agindua indarrean da oraindik. Ipar Euskal Herria astelehenetik dago arintze fasean.

PCR probak egiteko gune bat, Iruñean, artxiboko argazki batean. ©Iñigo Uriz/ Foku

Positiboen kopurua jaitsi egin da Hegoaldean, baina tasa %6ra igo da ia

Berria

537 kasu atzeman dituzte osasun erakundeek; bezperan baino 150 gutxiago, 3.000 proba gutxiago eginda. Oraindik 202 gaixo larri daude ZIUetan.

Ipar Euskal Herriko erakundeetako eta ikastoletako ordezkariak, Herri Urratseko agerraldian. ©Herri Urrats

Herri Urrats handiaren faltan, 30 txiki

Berria

Ikastola bakoitzak bere festa ospatu du gaur, pandemiak baldintzatutako bigarren Herri Urratsen. Seaskak bosgarren kolegioa behar du, eta Boga kanpaina abiatu du dirua biltzeko asmoz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna