Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio leku itxietan CO2 neurgailuak ezartzeko

Toki itxietan aireztapena sustatu dezala galdegin diote Elkarrekin Podemos-IUk, EAJk, EH Bilduk eta PSEk Jaurlaritzari.

CO2 neurgailu bat. JAVIER CEBOLLADA/ EFE
Edurne Begiristain.
2021eko apirilaren 14a
16:44
Entzun

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio leku itxietan airearen kalitatea neurtzeko gailuak ezartzeko politika sustatu dezala, besteak beste, garraio publikoan eta ostalaritzan aerosolen kontrol zorrotzagoa egin ahal izateko. Leku itxietan aireztapena sustatzeko ere galdegin dio, eta bultza ditzala, besteak beste, garraio publikoan, ikastetxeetako jantokietan, ostalaritzan eta saltokietan aerosolekiko esposizioa kontrolatzeko neurriak: toki itxietako aerosolen kopurua neurtzeko CO2 neurgailuak ezartzeko galdegin dio Jaurlaritzari. Eskera hori jaso du Elkarrekin Podemos-IUk, EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk elkarrekin adostutako erdibideko zuzenketak.

Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkide Jon Hernandezek azpimarratu du komunitate zientifikoan erabateko adostasuna dagoela gaiarekiko, eta onartutako ekinbidea «norabide onean» doala. Toki itxietan kutsatzeak gutxitzeko «neurri eraginkorrak» hartzeko eskatu dio Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak Jaurlaritzari, eta kexu agertu da orain arte ez duelako lehenetsi arlo horretan inbertsioak egitea birusari aurre egiteko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.