Foruzaingoak laguntza eskatu du lepoa moztuta agertu diren arkumeekin gertatutakoa ikertzeko

Ultzama aldean agertu dira, bide seinale batean gainean eta ate batean zintzilik.

Arkume bat hilda, errepide seinale batean gainean. NAFARROAKO FORUZAINGOA
2021eko apirilaren 20a
13:17
Entzun

Nafarroako Foruzaingoak laguntza eskatu du Twitterren, azken aldian leku publikoetan hilda agertu diren arkumeekin gertatutakoa ikertzeko. Ultzama inguruan ageru dira arkumeak, lepoa moztuta.

Foruzainek azaldu dute ez dutela salaketarik jaso, eta ezin dutela ikertu animaliei tratu txarra eman ote zaien. "Ba al dakizu zerbait honetaz? Kontaiguzu", dio Foruzaingoak txio batean.

Bi argazki zabaldu ditu eta horietako batean errepide seinal baten gainean ikus daiteke arkumea hilda, Erripatik eta Ostitzetik gertu. Beste argazkian motordun ibilgailuen saltoki baten atean ikus daiteke arkume bat hilda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.