Albistea entzun

Kirola

Erremonte txapelketa


Sagardoaren Txapelketa

Ansa-Labaka eta Goikoetxea-Aizpuruk beste garaipen bat lortu dute 'Erremontari' saioan

Setien eta Gurutzetako bikoteek Urriza-Zaldua (Bereziartua) eta Etxarri-Barrenetxea (Oialume Zar) gainditu zituzten.

Ansa izan zen eguneko protagonista nagusia.
Ansa izan zen eguneko protagonista nagusia. Maialen Andres Tamaina handiagoan ikusi

Iñigo Goñi Iradi -

2021eko apirilak 27 14:16

Ansa-Labaka eta Goikoetxea-Aizpuru bikoteek bigarren garaipena lortu zuten astelehen gauean Sagardoaren Txapelketan, Erremontari saioaren barruan.

Eguneko lehenengo partidan Ansa eta Labaka jaun eta jabe izan ziren eta 17-30 garaitu zituzten Urriza eta Zaldua. Beraz, Setien sagardotegiak bigarren garaipena eskuratu zuen eta zortzi puntu pilatu ditu sailkapenean, bi partidetan. Aldiz, Bereziartuak ez zuen punturik batu eta laurekin geratu da bi jardunalditan.

Saioko bigarren partidan Goikoetxea eta Aizpuruk lortu zituzten lau puntuak eta Etxarri eta Barrenetxeak hirugarren porrota jarraian jaso zuten, 27-30. Oraindik garaipena ezagutu gabe jarraitzen du Oialume Zarreko bikoteak, baina txarrenean bost puntu batu dituzte atzoko biak gehitu eta gero. Garaileek, Gurutzetako ordezkariek, zortzi puntu dituzte bi partidetan.

Jaialdiko aurreneko partidan Ansa eta Labaka Urriza eta Zaldua baino askoz hobeak izan ziren eta historia gutxiko norgehiagoka izan zen. Ansak partidu benetan ona egin zuen eta Urriza gainditu zuen hasieratik bukaeraraino. 20 tanto eginez erabaki zuen partida. 

Bigarrengo partida berdinduagoa izan zen, nahiz eta urdinak, Goikoetxea V eta Aizpuru III.ak agindu partida guztian. Lau-bost tantoko aldea hart zuten berehala eta ongi eutsi zioten abantailari amaiera bitarte. etxarri eta Barrenetxea hurbildu ziren bi tantora, baina ez zuten lortu norgehiagoka berdintzea. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Super Amara Bera Berako kideak, liga irabazi izana ospatzen, atzo, Donostiako Gaska kiroldegian. ©JON URBE / FOKU

Bera Berak zazpigarrenez irabazi du Espainiako Liga

Julen Etxeberria

Bera Berak 30-20 hartu du mendean Elx Donostian, eta zazpigarrenez irabazi du Espainiako Liga. Hogeigarren titulua du, hamabosgarrena azkeneko hamar urteetan

Danel Elezkano, errematatzen, eta hari begira, Jon Ander Peña, Jose Javier Zabaleta eta Jon Ander Albisu, finalerdietako ligaxkako lehen partidan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Kolpeka josi nahi dute txapela

Julen Etxeberria

Elezkano II.a-Zabaletak eta Peña II.a-Albisuk binakakoaren finala jokatuko dute gaur, Bilbon. Bi bikoteek azpimarratu dute hamarreko lana egin ezean ez dutela irabaziko

Zorrak zor
Alaveseko jokalariak, Joseluk sartutako binakoa ospatzen, atzo, Mendizorrotzan. ©JAIZKI FONTANEDA /FOKU

Gaitzetan txikiena

Eñaut Agirrebengoa

Alavesek sufrituta berdindu du Levanteren aurka, Joseluren gol berantiar bati esker. Jaitsiera postuetatik puntu batera dago oraindik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna