Arbizu, Etxarri Aranatz, Lodosa, Alesbes eta Cadreita itxiak izanen dira beste astebetez

Itxiera perimetrala maiatzaren 6ra arte izanen da indarrean, gutxienez. Osasunbideak COVID-19a atzemateko baheketa bat eginen du Fiteron; bi adin tartetako herritarrak deitu dituzte testak egitera.

Foruzaingoa errepideko kontrolak egiten. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko apirilaren 28a
14:59
Entzun

Egoera epidemiologikoa oraindik ere aski larria dela iritzita, Nafarroako zenbait herritan ezarria den itxiera perimetrala beste astebetez luzatzea erabaki du foru gobernuak. Zehazki, Arbizu, Etxarri Aranatz, Lodosa, Alesbes eta Cadreita maiatzaren 6ra arte izanen dira itxirik. Ezin izanen da herrietan sartu ez eta haietatik atera ere, funtsezko arrazoiengatik ez bada. Cadreitari dagokionez, neurria apirilaren 9tik aitzina da indarrean; gainerako lauretan, berriz, hilaren 15etik.

Bestalde, Osasun Departamentuak jakinarazi du beste baheketa masibo bat eginen dela foru erkidegoan. Fiteron eginen dute, ostiralean. Bi adin tartetako herritarrei eginen dizkiete birusa atzemateko probak: 15 eta 29 artekoei eta 45 eta 64 artekoei.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.