Albistea entzun

Oroimen Historikoa

Nafarroako armarritik ereinotz frankista kendu dute Saloun

Iruñeko gobernuak eskatu zion Kataluniako Generalitateari ikurra kentzeko Jaume I.a erregearen monumenturik.

Hargin bat, ikur frankista kentzen Nafarroako armarritik, Saloun (Herrialde Katalanak).
Hargin bat, ikur frankista kentzen Nafarroako armarritik, Saloun (Herrialde Katalanak). Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2021eko apirilak 29 14:32

Kataluniako Generalitateko Justizia sailburu Ester Capellak ofizialki adierazi dio Nafarroako Gobernuari kendu egin dutela Salouko (Herrialde Katalanak) monumentu publiko batean erresumaren armarrian agertzen zen ikur frankista.

Jaume I.a erregea gogoratzeko monumentuan dago Nafarroako armarria, hiriko izen bereko pasealekuan. Iruñeko gobernuak 2017. urtean eskatu zion Generalitateari frankistek armarriari gehituriko gurutze ereinozduna kentzeko. Iaz elkarlana sinatu zuten bi administrazioek oroimen historikoaren inguruan.

San Fernandoren gurutze ereinozduna Espainiako Armadaren sari nagusia da, eta Francisco Franco diktadoreak bere alde borrokatu ziren zenbaiti banatu zien. Nafarroari, 1937an eman zion, 1936an kolpista nafarrek emandako babesarengatik eta gerran egindakoengatik. Geroztik eraikitako hainbat monumentutan ikurra gehitu izan zioten armarriari.

Nafarroako Memoria Historikoaren Legeak behartu egiten du ereinozduna eraikin publikoetatik kentzera. Memoria Historikoari buruzko Koordinazio batzorde teknikoak 224 ikur frankista identifikatu zituen Nafarroan, eta horiek kentzea gomendatu zuen. Urte horretan bertan kendu zuten Nafarroako Jauregitik, eta erresumaren armarriarekin ordezkatu zuten.

Saloun ikurra kentzeko lana operazio txikia izan dela adierazi du Nafarroako Gobernuak, eta ez duela arriskuan jarri monumentua. «Horrekin bete egin da Memoria Historikoaren Legea, indarkeria frankista goratzen dituzten ikurrei dagokionean», adierazi du Iruñeko gobernuak, ohar baten bidez.

 

1229ko gertaera

Salouko oroigarriak 1229. urteko gertaera bat goraipatzen du. Erregearen itsas armada Saloutik atera zen orduan Mallorca konkistatzera. Jaume I.a eta Nafarroako Antso VII.a Azkarra aliatuak izan ziren. Nafarrak laguntza eskatu zion Gaztela eta Frantziaren aurka, Nafarroako zatituriko erresuma Gaztelako edo Frantziako erresumetan sartzea galarazteko.

Monumentua 1965. urtean inauguratu zuten. Salvador Ripoll arkitektoak eta Lluis Maria Saumells eskultoreak egin zituen, eta hainbat armarri ditu oinarrian, tartean Nafarroakoa.

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Iruñea Zaharra taberna, gaur goizean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Ostalaritza lokalen barruan kontsumitzeko aukera zabaldu dute Nafarroan

Erredakzioa

Gehienezko edukiera %30era mugatu dute, CO2 neurgailu bat erabili ezean.

Euskalgintzako ordezkariak, gaur, Blbon. / ©Kontseilua

Epaiari «batasunaren bidetik» erantzuteko deia egin du Kontseiluak

Gotzon Hermosilla

 

Euskalgintzako eragileek uste dute EAEko Auzitegi Nagusiak Irungo Udalaren hizkuntz eskakizunez plazaratutako ebazpena «politikoa» dela. Joan den astean epaitegiak atzera bota zuen Irungo Udaltzaingo zerbitzurako hamabi lanposturen hizkuntza eskakizuna, euskaraz ez dakitenentzat «diskriminatzailea» dela argudiatuta.

Poliziaren

Poliziaren gehiegikeriak eta «arrazakeria instituzionala» salatu dituzte hainbat eragilek Legebiltzarrean

Iñaki Agirre

118 erakundek sinaturiko 29-M Stop Arrazakeria Poliziala izeneko manifestua aurkeztu dute. Besteak beste, profil etnikoan oinarritutako identifikazioekin amaitzeko eta polizien prozedurak gehiago kontrolatzeko eskatu dute.

PCRak egiteko gunea Tuteran (Nafarroa), artxiboko irudi batean. ©Iñigo Uriz, FOKU

Beste 334 kasu positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian

Uxue Rey Gorraiz

Martxoaren 14tik zenbatutako kutsatu kopururik txikiena izan da igandean. Positiboen ehunekoa %4,5 izan da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.