Albistea entzun

Urkulluk dio uda baino lehen txertatuak izan daitezkeela 50 urtetik gorakoak

Lehendakariak uste du 2021eko bigarren hiruhilekoan txertaketa kanpainak traba gutxiago izanen dituela; «eragozpen gutxiago» espero du.

Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarra iristen, artxiboko irudi batean.
Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarra iristen, artxiboko irudi batean. David Aguilar/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2021eko apirilak 30 08:25

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, Iñigo Urkullu lehendakaria itxaropentsu agertu da COVID-19aren kontrako txertaketa kanpainari begira. Urkulluk adierazi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren 50 urtetik gorako herritarrak txertatuak izan daitezkeela uda hasten denerako, baldin eta txertaketa erritmoak gaur egungoari eusten badio. Azaldu du «itxaropen funtsatua» duela kanpainarengan, eta, gainera, argitu du susmoa duela datorren hilabeteetan prozesuak ez duela hainbeste eragozpen izanen.

Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, orain arte 740.000 dosi jarri dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Osakidetzak gaur egun dituen baliabideei buruz ere mintzatu da lehendakaria: «Egoera larria eta kezkagarria da oraindik ere. Aldiz, prest gaude, eta nahikoa baliabide dugu maratoiaren azken zatian emaitza onak erdietsita aurrera egiteko».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Labiren bileran, gaur. / ©Jon Usual, EFE

Eusko Jaurlaritzak onartu egin du EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia

Jon Ordoñez Garmendia - Paulo Ostolaza

Igandean libre izango da Hego Euskal Herrian mugitzea. Ostalaritzak 22:00ak arte irekita egon ahalko du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Jaurlaritzak indargabetu egin ditu joko aretoei eta barneko kirol jarduerei zegozkien debekuak ere. Neurriak igandean jarriko dituzte indarrean.

Tabernek aukera izanen dute 22:00ak arte irekitzeko. Irudian, Iruñeko taberna bat. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Zer aldatuko da igandetik aurrera?

Ion Orzaiz

Euskal Herria banatzen duten hiru eremu administratiboetan bide orri propioak ezarri dituzte, neurri murriztaileen arintzea kudeatzeko.

Lekarozko lurretan, Aroztegia jauregiaren inguruan egin nahi dute makroproiektua. ©Andoni Canellada / FOKU

Aroztegiko proiektua bertan behera uzteko manifestazioa deitu dute hilaren 15erako

Berria

Elizondoko plazatik aterako da manifestazioa Landa eremua defendatu! Aroztegia gelditu lelopean. 

Behatokiak eta EHE-ek gaur Getxon (Bizkaia) eginiko agerraldia. ©Behatokia

Herritar batek salatu du Getxoko Udaltzaingoak hizkuntza eskubideak urratu dizkiola

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Epaitegira joan zen salaketa jartzera, eta hor ere inprimakiak gazteleraz jaso zituen; salatu du bi aldiz urratu dizkiotela hizkuntza eskubideak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna