Albistea entzun

Maiatzaren Lehena

LABek eta Andreina Jolin taldeak Quilapayunen abestiaren 'Herria, batua, inoiz ez garaitua' euskarazko bertsioa egin dute

LAB sindikatuak euskaratu du Txileko musika taldearen letra, eta abestia eskatu dio Iruñeko musika taldeari Maiatzaren Lehenerako, "emakume doinua paratzeko".

Jon Ordoñez Garmendia -

2021eko maiatzak 1 16:17

Maiatzaren Lehenerako, LAB sindikatuak Quilapayun Txileko musika taldearen 1973ko El pueblo unido jamás será vencido abestia euskaratu du, eta horren bertsio bat egiteko eskatu dio Andreina Jolin Iruñeko musika taldeari. Sare sozialetan arrakasta handia izan du. Herria, batua, inoiz ez garaitua du izenburu euskarazko bertsioak, eta ordu gutxi batzuetan 6.000tik gora ikustaldi izan ditu Youtuben.

1973ko irailaren 11n eman zuen Augusto Pinochet diktadoreak Salvador Allenderen agintaldia eten zuen estatu kolpea. "Txileko kantak aipatzen duen 'herria' ez da, noski, Euskal Herria; 1973. urtea 2021a ez den bezalaxe. Hartara, kantuak Txileko lurrak aipatzen dituen tokian euskal lurraldeei egin zaie erreferentzia. Eta batean zein bertzean, herriaren batasun gogoa aldarrikatzen du kantak, ikuspegi itxaropentsu, garaipenezko eta, agian, xaloegi batekin", azaldu du LABek.

Horrekin batera, gogoratu du borrokarako kantu bat dela, "iraultzaileak martxan jarri nahi dituena; langileak adorez, maitasunez eta elkartasunez bete nahi dituena". LABek pentsatu du kantu horren euskarazko bertsioak bazuela tokia langile klasearen batasunaren aldeko eta Euskal Herriaren batasunaren aldeko borroken kantutegian, edonork edonon edonoiz erabil dezan. Euskarazko hitzek honela diote:

Zutik, kanta, garaitzera goaz.
Hemen dira batasun banderak.
Ta zu, zatoz, gurekin batera,
ikusiko kantua ta indarrak loratzen.
Gorri da ekiaren goiza,
igarri du datorren bizitza.

Zutik, altxa, herria aurrera.
Hobea da iritsiko dena,
gure poza konkistatua da
ta mila ahots oldartuko dira,
ozen erran dute askatasun kanta,
laster dator gure garaipena.

Ta oraintxe herriak,
borrokan altxatuak,
garrasi egin du:
“Aurrera, eta batu!”.

Herria, batua, inoiz ez garaitua. [BIS]

Herria ari da batasuna sortzen
nafar baratzetik ipar trenbidera,
sortaldeko borda argitsutik
sartaldeko fabrika ilunera,
lanean gabiltza, herria badabil,
pausoz pauso geroa du ekarri.

Zutik, altxa, herria aurrera.
Borroka da guztion egia.
Harrizkoa, langile multzoa,
justizia da bere animoa.
Adore, maitasun ta elkartasunez
hemen zaude, borrokan bidaide.

Ta oraintxe herriak,
borrokan altxatuak,
garrasi egin du:
“Aurrera, eta batu!”.

Herria, batua, inoiz ez garaitua. [BIS]

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Pedro Azpiazu Ekonomia sailburua, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia eta Ogasun Batzordearen bilera batean ©Asier Bastida (Irekia)

Zigortutako aholkularitzekin lanean jarraituko du Jaurlaritzak

Jokin Sagarzazu

Soilik auzitegi batek behartuta hartuko lituzke neurriak. Baztertu egin du auditoria bat egitea. Ukatu egin du erantzukizun politikoak argitu behar direla. 

Garraiolari bat hil da Villatuertan, sei autoren aurka talka eginda

Berria

Herriko industria gunean gertatu da ezbeharra, eta Foruzaingoak uste du arrazoi naturalen ondorioz ondoezik sentitu, eta horren ondorioz kamioiaren kontrola galdu duela

Nafarroako Ogasunaren bulego bat, itxita, iazko maiatzean. ©Iñigo Uriz / Foku

Nafarroan ere handitu da zerga bilketa

Iker Aranburu

Urteko lehen bost hilabeteetan 1.423,5 milioi euro bildu ditu Nafarroako Ogasunak, iaz epe horretan baino %21,9 gehiago.

Tubacexeko langileak, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, gaur. ©Aritz Loiola / Foku

Tubacexeko langileak itxaropentsu kaleratzeei buruzko epaiketan

Iker Aranburu

Gaur eta bihar izango dira epaiketak, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna