Albistea entzun

Durangoko Azoka

Sormen Bekara aurkezteko epea ireki dute

Adierazpen artistiko digitalak sarituko ditu aurten Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak antolatutako bekak. Irailaren 21era arte bidali ahalko dira proiektuak, eta gailentzen dena Durangoko 57. Azokan erakutsiko da

Mikel Uriguena eta Ane Abanzabalegi Durangoko Udaleko herrigintza zinegotziak eta, haien tartean, Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentea, goizeko aurkezpen prentsaurrekoan
Mikel Uriguena eta Ane Abanzabalegi Durangoko Udaleko herrigintza zinegotziak eta, haien tartean, Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentea, goizeko aurkezpen prentsaurrekoan Durangoko Azoka Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko maiatzak 4 13:35

Laugarrenez, Sormen Beka antolatu dute Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak. Euskarazko sorkuntza sustatzea eta ezagutaraztea du helburu egitasmoak, eta aurten kultura digitala izan dute jomuga antolatzaileek: adierazpen artistiko batean oinarritutako lanak eskatu dituzte, eta dagoeneko ireki dute proposamenak aurkezteko epea. Proiektuak irailaren 21era bitarte bidali ahal izango dira —gerediaga@durangokoazoka.eus helbidera—; garaileak 15.000 euro eskuratuko ditu, eta Durangoko 57. Azokan erakutsi ahal izango du lana, 2022an.

18 urtetik gorako sortzaile berriei zuzendutako egitasmoa da, eta askotariko moldeak onartzen dituzte: aurreko urteetan, proiektu literarioak, musikalak eta ikus-entzunezkoak gailendu izan dira lehiaketan. Antolatzaileek iragarri dutenez, irabazlea aukeratzeko lau irizpide hartuko dituzte aintzat: proiektuaren kalitatea, gaitasun berritzailea eta originaltasuna, lanaren hedatze ahalmena eta aurrez aurreko defentsa —aurkeztutakoen artean lauzpabost hautatuko ditu epaimahaiak aurrena, eta proiektu horiek izango dira defendatu beharrekoak—. Proposamen irabazlea 56. Durangoko Azokan iragarriko da —abendu honetan—.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©BERRIA

Ekitaldien hutsunea kudeatzea

Amaia Igartua Aristondo

Musikaren sektoreko profesionalei kontzertuetatik datozkie diru sarrerak, bereziki; managerrei ere, beste horrenbeste. Pandemiaren ondorioz, ikuskizunak desagertu egin ziren aurrena, eta murriztu ondoren. Egoera horrek nola eragin dien kontatu diote zenbait kudeatzailek BERRIAri. Itzuleraren gakoak.

Nikos Kazantzakis idazlea. ©BERRIA

Biziminetan bapo

Joannes Jauregi

Aurten dira 75 urte Nikos Kazantzakis idazle eta filosofo greziarrak 'Zorba ospetsuaren hitzak eta egintzak' argitaratu zituela. Duela lau urte kaleratu zen liburua euskaraz, bere ibilbidea urratzen segitzen duen seinale.

Gerard Lovek taldea utzi ondoren, Dave McGowanek hartu du haren lekua baxuan, eta Euros Childs batu zaie teklatuan eta ahotsetan. ©DONALD MILNE / TEENAGE FANCLUB

Bizitzaren aldaketei so

Aitor Biain

Teenage Fanclub taldeak 'Endless Arcade' kaleratu du, estudioko hamargarren lana. Taldean aldaketa garrantzitsuak izan arren, gitarra eta ahots harmoniei eutsi diete.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna