Albistea entzun

Kirola

Erremonte txapelketa


Sagardoaren Txapelketa

Ansa-Labakak hirugarren garaipena lortu dute eta Urriza-Zalduak 14an utzi dituzte Goikoetxea-Aizpuru

Segurola eta Larrañagak galdu arren bi puntu lortu dituzte eta Goikoetxea eta Aizpuruk puntua galdu dute sailkapenean

Urrizak bere mailarik onena erakutsi zuen.
Urrizak bere mailarik onena erakutsi zuen. Maialen Andres

Iñigo Goñi Iradi -

2021eko maiatzak 4

Sagardoaren Txapelketaren laugarren jardunaldian Ansa eta Labakak hirugarren garaipena lortu zuten eta Urriza eta Zalduak 14an utzi zituzten Goikoetxea V eta Aizpuru. Emaitza honekin Setien ordezkatzen duten Ansa eta Labakak lidertza sendotu dute eta hamabi punturekin finalerdietara sailkatu dira.

Erremontari saioko lehenengo partidan Segurola eta Larrañaga (Gaztañaga) gainditu zituzten  30-28 eta bikote bakarra da partidarik galdu gabe jarraitzen duena, hamabi punturekin. Gaztañagak sei puntu ditu bi partidetan. Jaialdiko bigarren partidan Urriza eta Zalduak (Bereziartua) aurreko asteko arantza atera zuten eta 14an utzi zituzten, atzora arte galdu gabe zeuden Goikoetxea V eta Aizpuru III (Gurutzeta). Bi bikote hauek bi partida irabazi eta bakarra galdu dute, baina puntuaketan puntua galdu zuen Gurutzetaren bikoteak eta orain zazpi dituzte eta Bereziartuak berriz zortzi.

Ansa-Labaka eta Segurola-Larrañagaren arteko partida berdindua eta bizia izan zen. Ansak aurreko hasteko ildotik jarraitu nahi zuen eta indartsu hasi zen, baina segituan gelditu zuten bere eraginkortasuna Segurola eta Larrañagak. 7-3 galtzetik 8-10 irabaztera pasa ziren urdinak. Hala ere, gorriek gertu jarraitu zuten eta berdinketak iritsi ziren. Ansa eta Labakak berriz ere aurrea hartu zuten 17-14 eta oraingoan ez zuten aurrea inoiz utzi, amaierara arte. Hiru eta bost tantoko abatailak mantendu zituzten eta amaieran tanto bakarrera hurbildu arren lau puntuak eskuratu zituzten Ansa eta Labakak.

Bigarren partida oso deberdina izan zen. Urrizak agindu zuen hasieratik eta hasierako bost tantoko aldea, 10-5, handitzen joan zen denbora guztian. 30-14ko markagailua partidaren erakusgarri izan zen eta urdinek puntua galdu zuten 17ra ez baitziren iritsi ere egin. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Eibar eta Alaves Ipuruan jokatu zuten derbian, duela bi larunbat, hainbat jokalari adi daudela, baloia norengana joango. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Balu, balitz eta balego

Aitor Manterola Garate

Azken bi partidak irabazten baditu, Realak Europa ligan jokatuko du datorren sasoian. Alavesek bihar lor dezake mailari eustea. Eibarrek zailago dauka

Emma Hayes Chelseako entrenatzailea, Svenja Huth Wolfsburgeko kapitaina agurtzen, Txapeldunen Ligako final-laurdenetako itzulikoan. ©SZILARD KOSZTICSAK / EFE

Kontzientziari segituz heldu da

Jon Ander De la Hoz

Emma Hayesek Txapeldunen Ligako finalerako sailkatu du Chelsea, estreinako aldiz. 2009az geroztik, final bat entrenatzaile nagusi postuan bizi izango duen lehen andrea da.

Caleb Ewan, nagusi, atzo, Giroko zazpigarren etapan. ©LUCA ZENNARO / EFE

Jada neurria hartu dio

Julen Etxeberria

Caleb Ewanek bigarrenez irabazi du Italiako Giroan, eta Attila Valterrek eutsi egin dio maglia arrosari. Goian bukatuko da gaurko etapa
Joseba Ezkurdia, binakakoan jokatutako partida batean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Ezkurdiak nagusitasun osoz irabazi dio Peña II.ari: 22-6

Berria

Arbizukoak Altuna izango du aurkari final-laurdenetan. Gaur, Zabaletak eta Arteaga II.ak jokatuko dute Iruñean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna