Martin Ugalde foroa

'Euskal marka, izaera eta balioak' saioa egin dute Martin Ugalde foroan

Ana Urkiza idazleak dei egin du atzera begiratu beharrean etorkizunera begira jartzera. «Sortzaileak jarri behar ditugu zentroan»

Ana Urkiza idazlea, saioaren une batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
jone arruabarrena
2021eko maiatzaren 6a
15:40
Entzun

Ana Urkiza idazleak idatzitako Garen hori liburuan oinarritzen da saioa. Idazlea bera ari da lana azaltzen, eta Estitxu Garai unibertsitateko irakasle eta publizista gidatzen ari da ekitaldia. Euskaldunek komunikatzeko «nahiak, balioak eta lotzen gaituzten elementuak» zehazteko eta adierazteko zailtasunak dituztela adierazi du adituak. Industriako jardueran ohikoa izan dela esatea «ona bada, berez salduko da», eta ez dela pentsatu markagintzaz.

Liburuan, euskal balioen gainean idatzi du Urkizak, eta, horretarako, zortzi sortzaile eta zortzi aditu elkarrizketatu ditu. Solasaldi horietan, besteak beste, euskal markaz, balioez eta ezaugarriez aritu dira, bakoitzak bere alorretik eta esperientziatik begiratuta.

Besteak beste Jorge Oteiza sortzailearen inguruan aritu da Urkiza: «Haren garaian geratu gara». Eta galdera egin du: «Zergatik ez dugu orain beste Oteiza bat?». Halako beste ama edo aita ponteko bat behar dela adierazi du.

«Sortzaileak dira benetan bereizten gaituztenak. Horiek jarri behar ditugu zentroan», adierazi du. Sortzaileen begirada behar da herri gisa marka eratzeko. «Gero, gizarte zibilak eman behar dio oniritzia horien proposamenari».

Segurtasun neurrien ondorioz, ezin izango da ekitaldia bertatik bertara ikusi, baina berria.eus atarian zuzenean ematen ari gara. Horrez gain, galderak zein ekarpenak egiteko#GarenHoriforoa sortu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.