Saskibaloia

Quino Colomek ezingo du bihar Baskoniarekin debuta egin

Andorrako joko antolatzailea fitxatu du Gasteizko taldeak denboraldia amaitu arte. Biharko partida, Joventuten aukakoa, atzeratu egin da, positibo gehiago azaldu direlako TD Systems Baskonian.

jarraia197346.jpg
Aitor Manterola Garate.
2021eko maiatzaren 7a
14:19
Entzun

Badu ordezkoa NBAra joan den Luca Vildozak TD Systems Baskonian: Quino Colom (Andorra, 1988). Joko antolatzailea fitxatu du denboraldia amaitu artean. Izar Gorrian jardun du azken hilabeteetan, sasoia Valentzian hasi eta gero. Osasun probak eta azterketak gainditu behar ditu orain fitxaketa erabat gauzatzeko.

Esperientzia handiko jokalaria da Colom. ACB ligan, hainbat taldetan jokatu du; besteak beste, Bilbo Basketen (2014-2015). 241 partida jokatu ditu liga horretan. Euroligan ere badu esperientzia; azkenekoa Izar Gorrian, eta Belgradeko taldean 6,6 puntu sartu ditu eta 2,5 errebote harrapatu zortzi partidatan. Duela hiru urte, Eurocup-eko bosteko onenean sartzeko hautatu zuten.

Gauzak bere-berean joango balira ere ezingo du bihar debuta egin bere talde berriarekin. Izan ere, Baskonia-Joventut partida atzeratu egin da, COVID-19 kasu gehiago azaldu direlako Gasteizko taldean. Atzo egin zitzaizkien probak, eta zenbait positibo atzeman zituzten —klubak ez du zehaztu zenbat—. Aurreko asteetan bost kasu izan ziren taldean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.