Albistea entzun

Kazetaritza

Irune Lasa: «BERRIAn Europako gaiekin egiten dugun lana saritu dute»

Eurobasque Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren kazetaritza saria jaso du gaur eguerdian Irune Lasa BERRIAko kazetariak, Gasteizen. Eusko Legebiltzarrean egin dute ekitaldia.

Urtzi Urkizu -

2021eko maiatzak 10 09:09

Irune Lasak 2020ko azaroaren 8an idatzitako Gurinezko mendien Europa hura artikulua saritu du kontseiluak; lan horretan, Nekazaritza Politika Bateratuak Europako Batasunean izan duen garrantzia landu du kazetariak.

Prentsa idatziaren modalitatean saritu dute Lasa. Eurobasquek adierazi duenez, artikulu horrek Europa nekazaritza sektorean integratzearen garrantzia lantzen du, eta azpimarra egiten du Batasunak Nekazaritza Politika Bateratuaren erreforma dela-eta duen erronkan. Epaimahaiak nabarmendu du gaia estrategikoa dela Euskal Herriko lehen sektorearentzat.

Lasak, saria jaso berritan, zera adierazi du: «BERRIAn Europako gaiekin egiten dugun lana saritu dute. Ez dugu beti asmatuko. Eta egia da herritar askori urrun gelditzen zaizkiola gai horiek, baina, jakinda zer eragiten duten, saiatzen gara herritarrak ahalik eta ondoena informatzen». BERRIAko kazetariak aitortu du gizartean ezagutza falta dagoela Europaren inguruan. «Egitateak eta ideiak kontu konplexuak dira. Konplexutasun hori irakurgarri egitea da gure helburua». Gogoratu du erreportaje batzuk egiten ari zela Europako Batasunaren urteurrenaren harira, eta elkarrizketatu batek erantzun ziola ezer onik ez ziola ikusten Europako Batasunari. «Baina, hala eta guztiz ere, Europako proiektuan ikusten zuen bere burua». Europaren Eguna izan zen atzo, eta data horren bueltan egiten dute ekitaldia.

Esker hitz sentituak egin ditu Lasak: aita zenarentzat —«langile xumea izan zen, gazte hildakoa, eta gaur harro egongo zen»—; amarentzat —«makina bat lan egindakoa»; eta Edorta bikotekidearentzat —«sostengu eta akuilu delako»—. Hitz sentituak egin zituen Lasak euskarazko prentsan lanean ari diren kazetari guztientzat ere. «Euskaraz ari direnentzat, lanbide hau malkarragoa da. Eta saria eskaini nahi diet prentsan euskaraz lan egiten duten kazetari xume guztiei».

EHUko Leioako campusean (Bizkaia) egin zituen Lasak kazetaritza ikasketak. Euskaldunon Egunkaria-n aritu zen kazetari, eta, gero, 2003. urtetik hona, BERRIAn aritu da. Ekonomia sailean egiten du lan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Baltsa piratak, portutik Kontxarako bidean. ©JON URBE / FOKU

Donostia abordatu dute piratek ia 200 ontzitan

Hodei Iruretagoiena - Mikel P. Ansa

Itzuli da Aste Nagusi Pirataren ikur bihurtu den ekitaldia, bi urteko etenaren ondoren. Ia berrehun ontzi abiatu dira, 17:00ak jo dutenean. Abordatzeak hogeigarren aldia du aurten.

 ©ANDONI CANELLADA / @FOKU

«Ahituta amaitzen dugu, baina zoriontsu»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Klasikoetan klasikoena da Arnoldo izozkitegia Donostian. 1935ean hasi ziren, eta laugarren belaunaldiko kidea da Alustiza: «Hauxe da txikitatik edoski duguna; gure odola da, eta ezin genuen hiltzen utzi».
Mariana Etxegarairen hilobia, Hazparnen (Lapurdi). ©HAZPARNEKO HERRIKO ETXEA

«Kantuan hastean hein bat lotsatua nintzen, baina ahantzia nuen berehala»

Miel A. Elustondo

Julien Vinsoni zor bide zaio bertsolaritzari buruzko aipurik zaharrenetakoa, 1869ko irailean Saran egindako Lore Jokoetakoa. Hantxe dira ageri Jatsuko Piarres Ibarrart 'Bettiri', Azkaineko Mari Luixa Erdozio eta Joanes Etxeto 'Senpereko errienta' koplariak. Usteak ustel, Erdozio ez da salbuespen. Garaian, beste bi emakumezko ere nabarmendu ziren kantuan, Mariana Etxegarai 'Aña Debrua' eta Marie Hargain, bertsolari txapeldunak.
Uribarri Ganboako Garaioko hondartza. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Barnealdeko hondartzak

Eider Etxeberria Soria

Uribarri Ganboako urtegia urte osoan bisitatzeko leku aproposa da, uda sasoian batez ere. Garaioko eta Landako hondartzak daude han, eta bainua hartzea baimendurik dago

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...