Albistea entzun

Artea

Oier Iruretagoiena izango da 'Artea abian' egitasmoko 2021eko artista

Sortzaileak erakusketa bat zabalduko du bere obrekin Donostiako San Telmo museoan, urrian. Zentroak Kutxa Fundazioarekin elkarlanean jarri zuen martxan proiektua, iaz, eta Nagore Amenabarro izan zen parte hartu zuen lehen artista.

Oier Iruretagoienaren 'Cold Ears' obra.
Oier Iruretagoienaren 'Cold Ears' obra. Daniel Mera Tamaina handiagoan ikusi

Ainhoa Sarasola -

2021eko maiatzak 10

Oier Iruretagoiena (Errenteria, Gipuzkoa, 1988) izango da aurten Artea abian proiektuan parte hartuko duen artista, 2020an, lehen aldian, Nagore Amenabarrok parte hartu ondoren. Egitasmoaren bidez, Donostiako San Telmo museoak eta Kutxa Fundazioak «beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan dauden eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko esperientzia nahikoa duten artistei laguntza eta babesa eskaini nahi diete», ohar bidez azaldu dutenez. Gipuzkoan sortu edo jarduten duten artistentzako guneak eta aukerak bermatzea, eta haiei arte erakundeetan erakusketa indibidualak egiteko bultzada ematea da programaren helburua, zehaztu dutenez: «Helburu nagusia da oraindik erabat finkatuta ez dauden edo garapen fasean dauden ibilbideak dituzten sortzaileekin lan egitea». Hala, aurrez lehiaketa eta erakusketa kolektiboetan parte hartu bai, baina San Telmo museoaren moduko erakunde batean aurkezpen monografikorik egin ez duten artisten bidea sustatzea du xede egitasmoak.

Iruretagoienak musika esperimentalean hasi zuen bere ibilbidea, eta gero beste formatu batzuetara zabaldu zuen bere lan esparrua, hala nola eskulturara eta testura. Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn, 2011. urtean, eta 2018an Bruselako WIELS egoitzen programa osatu zuen. Bilboko Carreras Mugica galerian (2019 eta 2015), Bartzelonako Halfhouse gunean (2014) eta Gasteizko Montehermoso Kultur Etxean (2011) egin ditu erakusketak, besteak beste. Halaber, azken urteotan hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du Madrilen, Bartzelonan, Bilbon eta Donostian, besteak beste. 2010etik 2020ra Bilboko Le Larraskito Klubeko koordinatzaileetako bat izan zen, eta 2020tik Berria egunkariko zutabegilea da.

Proiektuaren jarraipena egiteko eta artistak hautatzeko batzordean, Ane Abaldek (Kutxa), Susana Sotok eta Carmen Garmendiak (San Telmo museoa) eta Beatriz Herraezek (Artium museoa) parte hartu dute.

Erakusketa eta argitalpena

Artea abian proiektuak dakar San Telmo museoko Laborategia aretoan urtero erakusketa bat egitea, «ahal dela artista batena, lan metodoei eta baliabideei dagokienez ingurune profesionalizatua eskainiz. Asmoa da erakusketa hau, aurretik eta ondoren guztiz ezberdinak izango diren beste batzuek inguratuko dutena, beste edozein erakusketa gisa tratatzea; bai azaldutakoaren kalitateari dagokionez, bai haren dimentsio ekonomikoari dagokionez, bai museoaren programazio orokorrean eta kanpo komunikazioan izango duen eraginari dagokionez», azaldu dute. Gaineratu dute erakusketarekin batera katalogo bat ere argitaratuko dutela.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Joan den asteko saioko irudi bat, Baionan. ©Bob Edme

Laster hasiko da azken finalaurrekoa

Olatz Enzunza Mallona

Sei bertsolari izango dira Bilboko Bizkaia pilotalekuko oholtzan: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Saioa Alkaiza.

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...