MUSIKA

Xabier Anduaga tenor donostiarrarentzat Opera Awards sarietako bat

‘Opera’ aldizkariak abeslari gazterik onenaren saria eman zion atzo, Londresen

Xabier Anduaga, joan den urtean, Donostiako Musika Hamabostaldian. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
2021eko maiatzaren 11
12:15
Entzun

Vasilisa Berzhanskaia (1993) mezzo-soprano errusiarra eta Xabier Anduaga (1995) tenor donostiarra abeslari berri onenak izendatu zituen Opera aldizkariak atzo Londresen, International Opera Awards sarietan.

Anduaga hamabost urterekin hasi zen bakarlari, Donostiako Orfeoian. Musikene Euskal Herriko goi mailako ikastegian egin zituen musika ikasketak, eta Elena Barbe sopranoarekin kantukoak. Ondoren, beste interprete hauekin ere jardun zuen: Alberto Zedda, Ana Luisa Chova, Ernesto Palacio eta Juan Diego Florez, besteak beste.

Hain zuzen ere, Zedda maisuak 2016an Italiako Pesaroko Accademia Rossinianan parte hartzeko aukeratu zuen Anduaga, eta Gioacchino Rossiniren IlViaggioaReims (Reimsera egindako bidaia) opera kantatuz egin zuen debuta.

Gaur egun, Madrilgo Errege Antzokian entseatzen ari da Anduaga, Gaetano Donizettiren Vivalamamma opera egingo baitute ekainaren 2tik 31ra bitartean, 11 funtziotan.

International Opera Awards sari nagusiak Lise Davidsen soprano norvegiarrarentzat eta Javier Camarena tenor mexikarrarentzat izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.