Albistea entzun

Etxegabetzeak

Desokupak atzeratu egin du gaur Bilbon egitekoa zen etxegabetzea

Iragarria zuten gaur etxegabetze bat egingo zutela alde zaharrean, baina azaldu dute etxearen jabeak ez joateko eskatu diela, «Ertzaintzaren presentzia oso handia zelako» eta istilurik ez eragiteko.

Dozenaka herritar Unamuno Plazan (Bilbo), gaur goizean, 'gosari antifa'-n.
Dozenaka herritar Unamuno Plazan (Bilbo), gaur goizean, 'gosari antifa'-n. Maialen Arteaga Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2021eko maiatzak 12 13:03

Desokupa ez da Bilbon izango gaur. Hala jakinarazi du haien sare sozialetan Daniel Esteve enpresako buruak. Azaldu duenez, etxearen jabeak jakinarazi die goizetik ertzain mordoa zebilela alde zaharrean, eta istiluak saihesteko hobe izango zela «gauzak lasaiago daudenean» itzultzea. Bilbora bidean ziren Esteve eta beste bederatzi gizon.

Desokupak joan den astean jakinarazi zuen gaur Bilbon izango zela, eta eragile batzuk etxegabetzea eragozteko antolatu dira: besteak beste, 7katu gaztetxea eta Bihotzean Bilboko Zazpikaleetako auzo elkartea. Goizean goizetik txandak egin dituzte alde zaharra kontrolatzeko, eta Ertzaintzaren presentzia ere handia izan da. Atzerapena ospatu egin dute.

Atzo manifestazio jendetsua egin zuten Auzokideen etxebizitzen defentsan, faxistak ez dira pasako! lelopean, eta gaur, berriz, «gosari antifa» egin dute, 07:30etan hasita.

«Sareetako folletoi bat»

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gaur goizean adierazi duenez, «sareetako folletoi bat» da Desokupa enpresak Bilbon iragarri zuen etxegabetzearen inguruan azken egunetan sortutako eztabaida: «Sareetan ikusten dugunaz gain, ez dugu jaso abisu ofizialik edo salaketarik. Ertzaintza herritarren segurtasuna bermatzeko dago, baina ez dakigu egia den edo ez», adierazi du Erkorekak Radio Euskadin. 

Dena den, aitortu du Abadiñon (Bizkaia) joan den apirilaren 15ean egindako etxegabetzean elkarlanean jardun zutela Desokupak eta Ertzaintzak. Hasieran, parlamentuko «asmakeria bat» zela adierazi zuen sailburuak. 

Ezaguna da Desokupa. Hainbat elkartek salatu izan dutenez, okupatutako etxeak «bortxaz eta modu oldarkorrean» husten dituen eskuin muturreko talde bat da. Gainera, Bilbon euren presentzia handitu nahi dutela dirudi: astelehenean, sare sozialetan, Estevek iragarri zuen bi aste barru euren Desokupa TV telesailaren kartel erraldoi bat jarriko dutela Bilboko erdigunean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Hainbat herritar Hendaiako hondartzako pasealekuan, artxiboko irudi batean. ©Guillaume Fauveau

Bihartik, Ipar Euskal Herrian ez da maskararik jantzi beharko kanpoaldean

Uxue Rey Gorraiz

Igandetik aitzina, ez da etxeratze agindurik izanen. Aldaketa espero baino lehenago sartuko dira indarrean, uztailaren 1ean espero baitzen bertan behera gelditzea.

Konstituzio Kontseluaren ebazpena salatzeko protesta egin zuten Baionan, maiatzaren 29an. ©Bob Edme

Konstituzio Kontseiluak murgiltzea onetsi du Seaskan, baina ez sare publikoan

Oihana Teyseyre Koskarat

Maiatzean emandako ebazpenari buruzko xehetasunak eman ditu, murgiltze ereduaren inguruan.

Nork gobernatzen du (eta nork ez)? Gobernantza eredu berri baterantz

Gobernantza ereduen inguruan arituko dira Hamaika Gararen seigarren solasaldian

Jone Arruabarrena

Tarana Karim, Amets Martinez de Heredia, Jule Goikoetxea eta Manu Martinez mintzatuko dira zikloko azken aurreko mahainguruan.

Etxebizitza bat alokairuan, Iruñeko Alde Zaharrean. ©Iñigo Uriz / FOKU

Gehiegizko alokairuak dituzten eremuetako prezioak izoztea adostu dute PSOEk eta Podemosek

Iñaki Agirre Perez

Neurria Espainiako Gobernuko bi alderdiak negoziatzen ari diren Etxebizitza Lege berriaren barruan sartuko litzateke.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna