Albistea entzun

Mendia

Iazko abuztuan Suitzan galdutako mendizale nafarraren gorpua topatu dute

Diego Maeztu eta beste hiru euskal herritar Parlitobelgo arroila jaisten ari ziren, ekoitz batek errekako urak handitu zituenean. Hiruren gorpuak berehala aurkitu zituzten, baina Maezturen arrastorik ez zegoen geroztik.

Erreskate operazioa Parlitobelgo arroilan, iazko abuztuan.
Erreskate operazioa Parlitobelgo arroilan, iazko abuztuan. GIAN EHRENZELLER / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2021eko maiatzak 18 09:16

Bederatzi hilabete pasatu dira iazko abuztuaren 12an istripua gertatu zenetik, eta, azkenean, Diego Maeztu Alloko (Nafarroa) mendizalearen gorpua aurkitu dute Suitzan. Joan zen astean agertu ziren gorpuzkiak, eta DNA probak egin dizkiote bitartean. Azkenean, ondorioztatu ahal izan dute Maeztu zela.

Senideek gorpua Euskal Herriratzeko tramiteak hasi dituzte.

Maeztuz gain, beste hiru euskal herritar hil ziren istripuan. Uharte Arakilgo (Nafarroa) Mikel Zabalza (30 urte), Gueñesko (Bizkaia) Andoni Gonzalez (48 urte), eta Maezturen herrikide Mikel Lasa (33). Sei laguneko taldean zeuden, baina beste bi lagunek, istripua izan baino lehenago, beste bide bat hartzea erabaki zuten.

Ekaitza 18:10ean hasi zen arroilan, ordu eta erdi iraun zuen, eta, guztira, 25-30 litro jausi ziren metro koadroko. Gauean hiru mendizaleren gorpuak aurkitu zituzten, arroila amaitzen den Gigerwald lakuaren inguruan. Kantonamenduko Poliziak azaldu zuenez, ekaitzak sortutako uholdeak eraman zituen haraino. 100 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte erreskate lanetan, baina ez zuten lortu laugarren mendizalearen gorpua topatzea.

Esperientzia handiko kirolariak ziren. Esaterako, Sakon Espeleo Taldeko kidea zen Mikel Zabalza, eta Azpigorri mendi taldeko kide eta arroilen argazkilari ezaguna ere bai Andoni Gonzalez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Baionako terraza bat, artxiboko irudian ©Bob Edme/ Iparla

Uztailaren 9an diskotekak irekiko dituzte Ipar Euskal Herrian

Berria

Dantzalekuetan sartzeko ezinbestekoa izango da osasun ziurtagiria aurkeztea. Kontzertu aretoetako neurriak, berriz, ekainaren 30ean malgutuko dituzte, edukiera %75era zabalduta.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua artxiboko irudi batean. ©Jaizki Fontaneda/FOKU

Hegoaldetik joandako biztanleak txertatzeko irizpideak zorroztuko dituzte Lapurdin

Maria Ortega Zubiate

Maider Arostegi Miarritzeko alkateak adierazi du Hegoaldetik joandako biztanleen gorakadak neurriak zorroztea ekarriko duela. Gotzone Sagardui Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi du ez dutela prozesu horren berri.

Hainbat herritar Gasteizko kale batean. ©Jaizki Fontaneda

Beste 119 COVID-19 kasu atzeman dira Hegoaldean

Uxue Rey Gorraiz

2020ko uztail erdialdetik erregistratutako kutsatu kopururik apalena da. 5.000 proba inguru egin dira; beraz, %3 da positiboen ehunekoa.

Bi txitek tamaina handia zuten jada, eta horrek zaildu egiten zion haien amari haiek babestea. ©Urdaibai Bird Center

Hil egin dira Urdaibain jaio ziren bi arrano arrantzaleak

Paulo Ostolaza

Jaio eta hogei egunera hil dira; ezin izan zioten eutsi joan den ostiralean Urdaibai astindu zuen ekaitzari. Arduradunen arabera, txiten heriotza «naturaltzat» hartu behar da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.