EZBEHARRA

Mendizale bat hil da Aramaion

Amildegi batetik erori da. 75 urte zituen.

Helikoptero bat erreskate batean, artxiboko irudi batean. FOKU
2021eko maiatzaren 27a
21:35
Entzun

75 urteko mendizale bat hil da Aramaion (Araba), Santa Ageda inguruan, ustez amildegi batetik erorita. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak ohar batean adierazi duenez, Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu behar izan du gorpua.

Pertsona batek SOS Deietara deitu du 17:30etan, eta jakinarazi pertsona bat konortea galduta zegoela Santa Ageda inguruan. Osasun zerbitzuetako kideak hara joan dira, eta mendizalearen heriotza baieztatu dute: pairatutako zauriengatik hil da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.