Albistea entzun

Artea

EH Bildu eta Elkarrekin Donostia udal taldeek 'Hondalea' obraren kudeaketa kritikatu dute

Cristina Iglesiasen artelanak «txikizioak» eta gehiegizko kostua eragin dituela salatu dute. Udalari eskatu diote uhartea babesteko neurriak hartzeko, eta ingurua Natura 2000 sarean sartzeko beharrezko urratsak egiteko.

Haizea Garai eta Markel Ormazabal bozeramaileak, prentsaurrekoan, Donostian
Haizea Garai eta Markel Ormazabal bozeramaileak, prentsaurrekoan, Donostian BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2021eko ekainak 1 16:21

Aurrez hainbat eragilek egin moduan, EH Bildu eta Elkarrekin Donostia udal taldeek ere kezka eta desadostasuna adierazi dute Cristina Iglesiasen obraren harira, Santa Klara uhartea kudeatzeko Donostiako Udalak eta proiektuaren sustatzaileek hartutako neurriekin. Irla babes bereziko eremua dela gogorarazi dute, eta, aste honetan bertan bisitariak hartzen hasiko dela eta, babes neurriak hartzeko eskatu dute. 

Talde politikoek bisitetarako epe ertain-luzeko irizpideak argitzeko eskatu diote udalari, eta erabilera espezifikoen plan bat egiteko. Baina, batez ere, galdegin diote beharrezko urratsak egiteko, «uhartearen balio paisajistikoa, ekologikoa eta geologikoa kontuan hartuta», Santa Klara-Igeldo eremua Natura 2000 sarean integratzeko.  

Bi alderdiek adierazi dutenez, egitasmoaren berri izan zutenetik eskatu zioten alkateari uhartea babesteko beharrezko neurriak hartzeko. Zehazki, hiru txosten argitaratzeko eskatu zioten: ingurumen inpaktuarena, itsasargiaren barruko industria ondarearen azterketarena eta proiektuaren plan ekonomikoarena. Eta guztia argitu artean obrak geldiarazteko ere bai. «Baina Donostiako Udal Gobernuak, prentsan han eta hemen adierazi duenaz gain, ez du berariazko planik aurkeztu», gaitzetsi dute. Oposizioari informaziorik helarazi ez izana ere egotzi diote EAJk eta PSE-EEk osatutako udal gobernuari. 

Obraren kalteak
Gaur arteko kudeaketaz, hiru kritika egin dituzte EH Bildu eta Elkarrekin Donostia alderdiek. Batetik, lanek «txikizioak» eragin dituztela salatu dute. «Alkateak behin eta berriz esaten zuen esku hartzeak eraikinaren barrualdeari bakarrik eragingo ziola, baina ez da horrela izan». Eta hondakinen kudeaketa «arduragabea» izan dela adierazi dute, «hondakinak errez eta hondakinen ordenantzaren arau hauste larria eginez». 

Bestetik, gogorarazi dute proiektuak ez dituela betetzen Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziaren baldintzak. Izan ere, arau horren arabera, eraikinaren horma nagusiak bere horretan mantendu behar dira, baina EH Bilduk eta Elkarrekin Donostia udal taldeek salatu dute «lehen ez zegoen ate bat» ireki dutela. Bada, arau hauste horren aurrean, udalari egotzi diote «beste aldera begiratu» izana.

Azkenik, egitasmoaren gehiegizko gastua ere kritikatu dute. Izan ere, lanak bost milioi euroko aurrekontua izan badu ere, salatu dute «etengabe diru sail berriak onartu dituztela. Eta gaineratu dute udaleko idazkari eta kontu hartzaileek «legez kontrako ohartarazpen ugari» egin dituztela diru sail horiei lotuta. Horiek horrela, EH Bilduren eta Elkarrekin Donostiaren hitzetan, ez da «onargarria» hasieran 1,5 milioi euroko aurrekontua zuen proiektu batek azkenean bost milioi euroko kostua izatea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Aitor Fenandino eta Mikel Losada aktoreak, 'Bake lehorra antzezlaneko eszena batean ©Monika del Valle/Foku

Karlistaldian kokatutako gerrei buruzko antzezlana sortu du Patxo Telleriak

Iñigo Astiz

Zehazki, 1872ko karlisten eta liberalen arteko Zornotzako bake ituna hartu du abiapuntu antzerkigileak, baina kasu zehatzetik harago, bakeari eta gerrari buruz gogoeta egiten duen obra bat sortu du: 'Bake lehorra'. Astelehenean estreinatuko dute euskaraz

Saria jaso duten musikariak, gaur, BECeko ekitaldian. ©Marisol Ramirez / Foku

Hamar artista eta talderen lana aitortu dute Musika Bulegoaren VI. Sarietan

Ainhoa Sarasola

Olatz Salvador, Chill Mafia, Gaur, Ether Ensemble, Maite Larburu, Ramon Lazkano, Verde Prato, Amak, Trio Zukan eta Motxila 21 taldeak saritu dituzte aurten, Barakaldoko BECen eginiko galan.

Led Silhouette dantza konpainiako Martxel Rodriguez eta Jon Lopez kideak. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Erriberriko antzerki jaialdiak inklusibotasuna izanen du ardatz

Yasmine Khris

Uztailaren 15etik 31ra egingo dute antzerki klasikoaren jaialdia. Espazio «paritario eta feminista» baten alde egin dute apustua aurten

Ezker-eskuin, Arantxa Arzamendi, Mari Jose Telleria, Pello Leiñena, Aizpea Otaegi eta Andoni Iturbe. ©ERESBIL FUNDAZIOA

Musikastek «euskal musikaren hiriburua» batuko du 50. urtez

Miren Mujika Telleria

Bihar hasiko da Musikaste, Errenterian, maiatzaren 28ra bitarte. «Urrezko ezteiak» ospatuko dituzte aurten; izan ere, 50 urte bete ditu jaialdiak. Hamar emanaldi egingo dituzte, askotariko doinuekin

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...