Albistea entzun

Kirola

Erremonte txapelketa


Sagardoaren Txapelketa

Urriza-Zaldua eta Ansa II-Labakak jokatuko dute sagardoaren finala

Finalerdietan Segurola-Larrañaga eta Goikoetxea-Aizpuru gainditu dituzte, hurrenez hurren, 30-29 eta 30-22.

Ansa aurrelari onena izaten ari da txapelketan
Ansa aurrelari onena izaten ari da txapelketan Maialen Andres Tamaina handiagoan ikusi

Iñigo Goñi Iradi -

2021eko ekainak 1

Sagardoaren Txapelketaren finala erabakita geratu zen astelehen gauean eta orain arteko bi bikoterik sendoenek, Urriza-Zaldua eta Ansa II-Labakak, lortu dute datorren astelehenean izango den finalerako txartela. Beraz, finala Bereziartua eta Setien sagardotegien artean jokatuko da.

Finalerdietan Segurola-Larrañaga (Gaztañaga) eta Goikoetxea V-Aizpuru III.a (Gurutzeta) gainditu zituzten ETB1eko Erremontari saioaren barruan.  Lehenengo finalerdian Urriza eta Zalduak franko sufritu behar izan zuten Segurola eta Larrañaga gainditzeko. Azkenean, errebotez bi pareta jokaldia irten zitzaion Urrizari eta 30 eta 29koa igo zuen markagailura. 29na iritsi eta gero edonork irabazi zezakeen, baina txanpona Bereziartua ordezkatzen duen bikotearen alde erori zen.

Partida oso berdindua izan zen eta inork ez zuen lortu markagailua haustea. Egiari zor, gorriak joan ziren agintzen ia partida osoan, baina abantailak tantokoa edo bi tantokoak ziren. Urdinak beti egon ziren gertu eta amaiera aldera aurretik ere jarri ziren. Hala ere, azken tantoan zortea lagun izan zuten gorriek eta finalerako txartela eskuratu zuten. 

Bigarren finalerdian Ansa eta Labakak erosoago lortu zuten garaipena, 30-22, baina horrek ez du esan nahi partida erosoa izan zutenik. Alderantziz, urdinek beraien aukerak izan zituzten. Hasiera parekatua izan zuen partidak, baina Ansa eta Labaka partidaren erdira hurbiltzen ari zirela, aldea handitzen hasi ziren eta zortzi tantoren aldea ere eskuratu zuten (24-16). Orduan Joxi Aizpuruk atsedena eskatu zuen eta ongi etorri zitzaien geldialdi hori urdinei.  Sei tanto egin zituzten errenkadan eta 24-22, bi tantora hurbildu ziren. Hala ere, berriz sakea eskuratu ondoren, gorriak 30garren tantora joan ziren zuzenean.

Beraz, bi bikote faboritoak pasa dira finalera eta astelehenean jokatuko da finala, Setien eta Bereziartuaren artekoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Jokin Altuna eta Beñat Rezusta, finalerako pilotak aukeratu berritan, atzo, Bilboko Miribilla pilotalekuan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Zain egon dira, baina ez geldi

Julen Etxeberria

Jokin Altunak eta Beñat Rezustak azpimarratu dute Iñaki Artolaren erabakiaren zain egon diren arren «egoki» egin dituztela egin beharreko lanak, eta «ondo» iritsiko direla igandeko buruz buruko finalera
Iragan urtean Getarian jokatutako ETE ligako estropada. Bihar ekingo zaio aurtengo sasoiari, Pasai San Pedron. ©GORKA PEÑAGARIKANO

Olatu zulotik olatu gainera

Jon Ander De la Hoz

Tolosaldeak eta Zarautzek bihar hasiko dute ETE liga. Tolosarrak txapeldun izan ziren iaz, eta xede bera dute aurten. 'Enbata' berriz uretaratuko da, eten baten ostean.

Wass eta Thorgan Hazard jauzi betean, bietako nork joko baloia buruz, atzoko partidan. ©WOLFGANG RATTAY / EFE

Artelan lapurtu bat

Aitor Manterola Garate

Danimarkak galdu egin du Belgikaren aurka (1-2), sekulako jokoa egin arren. Historia errepikatu da: ikusgarri bai, baina irabazi ezin

Iñaki Artola eta Iñigo Simon medikua, atzo, Mikel Sanchezek Gasteizen duen kontsultatik irten berritan. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Indartuta irtengo naiz»

Julen Etxeberria

Iñaki Artola ez da osatu, eta uko egin dio igande honetan buruz buruko finala jokatzeari. Beñat Rezusta ariko da haren ordez, Jokin Altunaren aurka

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna