Albistea entzun

'COVID-19 ziurtagiri digitala' martxan da Nafarroan

Osasunaren Karpeta Pertsonalaren bidez eskura daiteke. Ziurtagiriak adieraziko du zein den herritarrak COVID-19arekiko duen immunitate egoera. Giltzarri izanen da Europako Batasuneko herrialdeetara bidaiatzeko.

Nafarroako Gobernuak martxan jarri du 'COVID-19 ziurtagiri digitala'.
Nafarroako Gobernuak martxan jarri du 'COVID-19 ziurtagiri digitala'. Manuel Bruque/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2021eko ekainak 7 12:57

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, herrialdeko biztanleek dagoeneko eskura dezakete 'COVID-19 ziurtagiri digitala'. Gobernuak gaur bertan jarri du martxan, eta Osasunaren Karpeta Pertsonalaren bidez deskarga daiteke. Digitala izanik, aise gorde daiteke sakelakoan. Gainera, gobernuak jakinarazi du aurki aurrez aurre ere eskatzen ahalko dela ziurtagiria, osasun etxeetako administrazio zerbitzuetan; kasu horietan, nahi izanez gero, paperean ere jasotzen ahalko da inprimakia.

Hain zuzen ere, herritar bakoitzak COVID-19arekiko duen immunitate egoeraren berri ematen du ziurtagiriak. Zehaztuko da herritarrak gaitzaren kontrako txertoaren dosiren bat hartua duen, dagoeneko gaitza igaroa duen edo berriki birusa atzemateko diagnostiko probaren batean emaitza negatiboa izan duen. Hiru baldintzetako bat betez gero, herritarrak aukera izanen du Europako Batasuneko herrialdeetara bidaia egiteko. Uztailaren 1etik aitzina, ziurtagiria Europar Batasun osoan izanen da indarrean.

Informazioa QR kode baten bidez dago emana, eta, gainera, hitzez ere irakur daiteke. Nafarroan, hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Iruñeko Rio Taberna, ostatuen barnealdea atzera irekitzea baimendu zen egunean. ©Iñigo Uriz, FOKU

Nafarroak edukierak eta ordutegiak zabalduko ditu zenbait sektoretan

Uxue Rey Gorraiz

Ordubete atzeratuko da ostalaritza lokalen barnealdeen itxiera ordua; gauerdira arte izaten ahalko dira zabalik, gehienez %50eko edukiera erabilita. Kultur jardueretarako, %60n zehaztu dute muga. Neurriak ostiralean sartuko dira indarrean.

Konstituzio Kontseluaren ebazpena salatzeko protesta egin zuten Baionan, maiatzaren 29an. ©Bob Edme

Konstituzio Kontseiluak murgiltzea onetsi du Seaskan, baina ez sare publikoan

Oihana Teyseyre Koskarat

Maiatzean emandako ebazpenari buruzko xehetasunak eman ditu, murgiltze ereduaren inguruan.

Donostia Ospitaleko larrialdi zerbitzuen ataria, artxiboko irudi batean. ©Gorka Rubio, FOKU

Abuztutik birusarekin jende gutxien hil den astea izan da aurrekoa

Uxue Rey Gorraiz

Hamalau lagun zendu dira COVID-19ak jota astebetean Hego Euskal Herrian; Nafarroan ez da inor hil gaitzarekin. Osasunbideak eta Osakidetzak 210 positibo zenbatu dituzte asteartean.

Espainiako presidente Pedro Sanchez, gaur, kongresuan. ©Txema Moya, EFE

Sanchez: «Laster utziko diogu kalean maskara erabiltzeari»

Uxue Rey Gorraiz

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek azaldu du COVID-19aren kontrako txertaketa kanpainaren abiada «egonkortu» egin dela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.