Polizia operazioa

800 lagunetik gora atxilotu dituzte nazioartean, talde kriminalekin zerikusia dutelakoan

AEBetako eta Australiako segurtasun indarrek 2018an hasi zuten ikerketa. Atxilotuei droga trafikoan aritzea eta hilketak antolatu izana egozten diete.

Reece Kershaw poliziaburua eta Scott Morrison lehen ministroa operazioaren berri ematen. DEAN LEWINS, EFE
arantxa elizegi egilegor
2021eko ekainaren 8a
12:22
Entzun

Orotara 800 lagunetik gora atxilotu dituzte 18 herrialdetako segurtasun indarrek egindako operazio bateratuan. Krimen antolatuarekin lotura izatea egozten diete, zehazki, talde kriminalei telefono zifratuak saltzea, haien arteko ezkutuko komunikazioa errazteko. Orotara, 148 milioi dolar atzeman dizkiete, eta ehunka arma eta luxuzko ibilgailu.

2018an hasi ziren sarea ikertzen AEBetako FBIa eta Australiako Polizia, antzeman zutenean mezuak enkriptatzeko diseinatutako aplikazio bat talde kriminalei saltzen ari zitzaizkiela.

Ehundik gora suzko arma atzeman dituzte, eta droga trafikoarekin lotutako 25 milioi mezu bildu. «Krimen antolatuaren aurkako kolpe handia izan da. Une garrantzitsua da hau Australiako zuzenbidearen historian», esan du Scott Morrison lehen ministroak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.