Martintxo Altzueta marrazkilariaren ilustrazioetan oinarritutako bideoklipa kaleratuko du Lur Barnea proiektuak

Noaingo guduan oinarrituko da kantua, baita bideoklipa ere. Aingeru Gorrotxategi eta Eneko Benito musikarien azken proiektua da Lur Barnea.

Aingeru Gorrotxategi musikaria da proiektuaren sortzaileetako bat. BERRIA
2021eko ekainaren 8a
17:06
Entzun

Hilean behin abesti bat argitaratzeko asmoa dauka sortu berri den Lur Barnea proiektuak, eta Noaingo guduaren inguruko Azken esperantzaren guda da segida horretako lehen kantua. Aingeru Gorrotxategi musikariak eta Eneko Benito Garilak 26 taldeko albokariak osatzen dute taldea, eta lehenengo bideoklip horretan, Martintxo Altzueta marrazkilariaren irudiek lagunduko dute musika. Proiektuak rocka eta folka uztartu nahi ditu, sortzaileek adierazi dutenez, rockaren «indarra eta erritmoak» euskal folkaren elementuekin nahasita. Modu horretan, Euskal Herriko historia eta mitologia landu nahi dituzte.

Bideoklipa osorik ostegunean estreinatuko bada ere, jada aurrerapen bat argitaratu dute Lur Barneako kideek, eta hemen dago ikusgai:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.