Albistea entzun

Musika

Gasteizko eta Donostiako jazzaldiek aurkeztu dituzte egitarauak

Uztailaren 14tik 18ra, Anne Paceo eta Antonio Sanchez, Kathrine Windfeld eta Thumbscrew ariko dira Gasteizen, besteak beste. Donostian, berriz, uztailaren 21etik 25era izango dira kontzertuak, besteren artean, Cecile McLorin Salvant, Mulatu Astatke, Kenny Barron, Silvia Perez Cruz eta Brad Mehldaurenak.

Brad Mehldau Trio Donostiako Tinitate plazan ariko da uztailaren 25ean.
Brad Mehldau Trio Donostiako Tinitate plazan ariko da uztailaren 25ean. Donostiako Jazzaldia Tamaina handiagoan ikusi

Gorka Arrese -

2021eko ekainak 9

Aurrez Getxoko Jazz Jaialdiak egin bezala, gaur aurkeztu dituzte Gasteizko 44. Jazz Jaialdiak eta Donostiako 65. Jazzaldiak beren egitarauak. Azken horrek dagoeneko salgai jarri ditu sarrerak.

Gasteizen protagonista nagusiak izango dira: Anne Paceo eta Antonio Sanchez (bateriak), Itamar Borochov (tronpeta), Kathrine Windfeld (pianoa), eta Thumbscrew eta Maciej Obara Quartet taldeak. Uztailaren 14an hasi eta 18an buka, Iradier Arena eraikinean eta Principal Antzokian egingo dira kontzertuak, eguerdiz eta arratsaldez.

Donostian emanaldi garrantzitsuenetan izango dira: Cecile McLorin Salvant (abeslaria), Franco D’Andrea (pianoa), Dave Douglas (tronpeta), Gonzalo Rubalcaba (pianoa), Mulatu Astatke (perkusioa), Kenny Barron (pianoa), Noa (abeslaria), Marc Ribot (gitarra), Silvia Perez Cruz (abeslaria), Bill Frisell (gitarra), Brad Mehldau (pianoa) eta Arlo Parks (abeslaria). Uztailaren 21 eta 25 bitartean egingo dira kontzertuak Trinitate plazan, Kursaal auditoriumean, Viktoria Eugenia antzokian eta San Telmo museoan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Margoak, gaitzen aurka

Margoak, gaitzen aurka

Peru Azpillaga Diez - Bizkaiko Hitza

Ibarrangeluko kultur etxean (Bizkaia), Mari Carmen Zubietaren margolanen enkante-erakusketa solidario bat antolatu dute. Egitasmoaren bidez, Zubietak egindako artelana aitortzeaz gain, minbiziaren aurkako ikerketan lagundu nahi du haren familiak. Dirua lortzetik harago, “kontzientziazioa”; ere bultzatu nahi dute.

Mitsuko Uchida pianista japoniarra. ©HYOU VIELZ

Sarrera gehienak salduta

Gorka Arrese

Donostiako 82. Musika Hamabostaldia gaur abiatuko da. Abuztuaren 27a bitartean 75 kontzertu izango dira, 35 agertokitan. 1,8 milioi euroko aurrekontua dauka jaialdiak

Miren Amuriza, bertsolaria eta idazlea. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Sei bertso saio Gasteizen

Berria

Santa Maria plazan bertso saioak izango dira egunero, asteartetik igandera. Haurrentzat 'Urpekariak' antzerkia egingo dute hilaren 4an

Urtzi Urkixo, Mikel Erkiaga, Izaskun Araluzea eta Jenni Alvarado sarituak, Lorea Bilbao Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuarekin. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Barriek, goi mailakoen pare

Nerea Lauzirika

Bizkaiko bost artistaren obrak ikusgai egongo dira Rekalde aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Barriek programaren 10. aldian saritutako proiektuak dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.