Albistea entzun

Oporrak Euskal Herrian

Landa giroaz gozatu Bizkaian

Familiarekin edo lagunekin, landa giroaz eta lasaitasunaz gozatzeko aukera ugari daude Bizkaian. Paradisu naturalak ezagutzeko mendi ibilaldi ederrak egin daitezke, eta atseden hartu nekazaritza etxe batean.

Familia bat artalde batekin Bizkaiko barnealdean.
Familia bat artalde batekin Bizkaiko barnealdean. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Bizkaiko barnealde berdea ezin hobea da hiriko erritmoa alde batera uzteko, naturarekin bat egiteko eta aire garbia arnasteko. Horretarako, hoberena da nekazaritza etxe batean ostatu hartzea, baserri batean bereziki. Bidenabar, arbasoen ohiturak ezagut daitezke, eta ortuak eta abereak nola zaintzen dituzten bertatik bertara ikusi. Izan ere, haien bidez sortzen dira euskal sukaldaritzari ospea eman dioten kalitatezko osagaiak. Horrela, gastronomia bikainaz goza daiteke Bizkaiko barnealdean.
Landetxe batean egonaldi bat eginez gero, lasai egoteko eta atseden hartzeko aukera egongo da, eta paradisu naturalak ezagutzeko ere bai, mendi ibilaldi bat eginez. Oinez edo bizikletaz egiteko bidexka ugari daude, mendietara igotzeko, edo erreken eta basoen ondoan paseatzeko. Ausartenek zaldi gainean edo 4x4 ibilgailuetan egingo dituzte txango txundigarri horiek. Pagasarri, Arraiz, Serantes, Kolitza, Oiz, Sollube, Ganekogorta, Alluitz, Eretza, Jata... Bizkaiko mendietan txango politak egiteko bidexka ugari daude.

Ondare aberatsa
Gainera, Bizkaiko landa giroan, beste zenbait altxor aurki daitezke: Erdi Aroko guneak, jauregiak, museo tradizionalak, artisautza dendak eta herrietako kale eta plaza ikusgarriak. Ondare historiko eta kultural aberatsa ezagutzeko parada da, azken batean, artearekin liluratzeko eta euskal ohituren jatorriaren berri jakiteko.  Besteak beste, bisita gidatuak egin daitezke Balmaseda ezagutzeko, Bizkaiko hiribildurik zaharrena. Balmasedan, ikusteko modukoak dira Cadagua ibaia igarotzeko zubi gotikoa eta herriko etxeak.
Durangon, Anboto mendiaren magalean, Uribarriko Santa Maria basilika dago, Erdi Aroko erdigunean, eta Durangotik oso hurbil, Elorrio herria. Elorrion, XVII eta XVIII. mendeko erdigune historikoa dago, eta Argiñetako nekropolia. Handik hurbil, hiri izendapena duen Bizkaiko herri bakarra dago, Urduña, mendiaren eta itsasoaren artean dagoen antzinako merkataritza gunea. Bertako garai bateko aduana hotel bat da gaur egun, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erdi Aroko plazarik handienean dago.

Parke naturalak
Kilometro gutxitara, Arabaren (www.araba.eus), Bizkaiaren eta Burgosen arteko mugan, Nerbioi ibaiaren iturburua dago, eta 270 metroko ur jauzia. Halaber, Bizkaiko barnealdean hiru parke natural daude, Gorbeiakoa, Urkiolakoa eta Armañongoa. Baso mardulak, latxa artaldeak eta beste hainbat animalia, hegaztiak, hamaika landare mota, Bizkaiko mitoak eta elezaharrak, eta Santimamiñe eta Pozalagua bezalako leize ikusgarriak aurki daitezke paradisu natural horietan.
www.bisitbiscay.eus atarian informazio guztia aurki daiteke.

Albiste gehiago

Arribiribilletako menhirra. ©DEBEGESA.

Hamaika plan zoragarri Debabarrenean

Debegesa

Txokoak bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen duten planak eta bisita gidatuak daude. Kostaldean nahiz mendien artean egitekoak dira, eta abenturarako abagunea ere bada.

Mauleko gaztelua da bisitatu daitekeen ondareetako bat. ©EUSKAL ELKARGOKO TURISMO BULEGOA

Euskal Pass, funtsezkoa Euskal Herrian

Euskal Pass

Ipar Euskal Herriko turismo bulegoek txartel bat sortu dute lurraldeko tokirik esanguratsuenak eroso eta asko ordaindu gabe ezagutzeko. Mugikorrerako aplikazio bat sortu dute.

Musker sagar freskagarri botilak, Eroski kooperatibaren saltoki bateko apal batzuetan. ©EROSKI

Musker, sagar freskagarri ederra, Eroskiren saltokietan

Eroski

Eroski kooperatibaren saltokietan bakarrik eskura daiteke Musker, sagarrarekin egindako freskagarri natural bikaina.

Ordiziako azoka. ©GOITUR

Goierri, Idiazabal lurraldea eta natura

Goitur

Euskal Herriaren erdigunean dago Goierri eskualdea. Bertako naturak, betidaniko gastronomiak eta mendeetako historiaren ondarea jasotzen duen kulturak harridura eragiten die egiazko Euskal Herria ezagutu nahian hona hurbiltzen diren bisitariei. Naturan jarduera ezberdinak egiteko lurralde aproposa da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Bizkaiko Foru Aldundia