Albistea entzun

Kirola

Erremonte txapelketa


Sagardoaren Txapelketa

Urriza eta Zalduak jantzi dute Sagardoaren Txapelketako txapela

Bereziartua sagardotegiaren bikoteak finalean, 30-22 gainditu zituzten Setieneko Ansa II eta Labaka

Sagardoaren Txapelketako saridunak.
Sagardoaren Txapelketako saridunak. Maialen Andres Tamaina handiagoan ikusi

Iñigo Goñi Iradi -

2021eko ekainak 10

Urriza eta Zalduak Sagardoaren Txapelketako finala irabazi zuten azken partidan Ansa II eta Labaka 30-22 gainditu eta gero. Honela, Bereziartua sagardotegiak lortu du txapela eta Setien geratu da azpitxapeldun.

Ansa eta Labakak txapelketako lehendabiziko partida galdu zuten eta partidarik garrantzitsuenean iritsi zen zorigaiztoko porrota. Hala ere, Urriza eta Zalduaren lana goraipatu behar da. Final handia jokatu zuten garaileek eta aurkariek ere bere momentua izan zuten.

Partida oso berdindua izan zen eta telebistaren aurrean bildu ziren ikusleak gozatu zuten. Nor baino nor aritu ziren Urriza eta Ansa aurrean eta Zalduak ere borroka polita izan zuen Labakarekin atzean.

Hasieran 4-0 aurreratu ziren Urriza eta Zaldua, baina Ansa eta Labakak berehala erreakzionatu zuten eta 4-5 jarri ziren aurretik.15nako berdinketa iritsi arte aldaketa asko egon ziren markagailuan eta bikote bakoitzak bere momentuak izan zituzten. Takada txikiekin orain batzuk eta orain besteak aurreratzen ziren.14 eta 15ekoan atsedena hartu zuten finalistek eta ondoren hobeto sartu ziren kantxan gorriak. Bost tantoko aldea hartu zuten 22-17 eta abantaila mantentzea lortu zuten eta amaieran alderik handienarekin itsi zuten finala 30-22. 

Partida bizia izan zen, tanto politak ikusi ziren eta maila altua izan zuen. Urrizak erremontearen erregea zergatik den erakutsi zuen eta finaletan ezin arriskutsuagoa dela beste behin ikusi zen. Guztira 21 tanto egin zituen eta finala berak erabaki zuen, pauso bat gehiago emanez. 30 tantoetatik 21 egitea ez da ahuntzaren gaur erdiko eztula. Bi akats bakarrik egin zituen.

Finalean akats gutxi ikusi ziren eta Zalduak ere bikain jokatu zuen. Urrizaren laguntza handia izan zuen eta ongi sakatu zuen eta jokaldiak ere egin zituen, defentsan ere lan ona eginez. Gainera azken tantoa sake batekin lortu zuen. 

Ansa eta Labakak ez zuten gaizki jokatu, baina beste pauso bat gehiago ematea falta izan zitzaien momentu erabakiorrean. Ansak 13 tanto egin zituen eta aurrelarien arteko finala izan zen. Labakak ongi eutsi zuen eta bi tanto egin zituen sakez, baina ez zuen Zaldua menderatu.

Sagardoaren Txapelketa amaitu da eta zapore oso gozoa utzi du kirol ikuskizunak eta Erremontari saioak ETB1en eskaini duen emanaldi dotore eta modernoarekin. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Suediako jokalariak, Emil Folsbergek egindako gola ospatzen, atzo, Poloniaren aurka. ©KIRILL KUDRYAVTSEV / EFE

Aurreneko galbahea, igarota

Mikel O. Iribar

Ukraina, Espainia, Alemania eta Portugal sailkatu dira Eurokopako final-zortzirenetara

Etxetik kanpo sartzen diren golek ez dute balio bikoitza izango kanporaketetan

Etxetik kanpo sartzen diren golek ez dute balio bikoitza izango kanporaketetan

Ainara Arratibel Gascon

UEFAk 1965tik indarren zegoen araua ezabatzea erabaki du. Datorren denboralditik aurrera egongo da indarrean neurria.

Jone Ibañez, baloiarekin, Nerea Eizagirre eta Gemma Giliren artean, Realak eta Athleticek denboraldi honetan Zubietan jokatutako derbian. ©JON URBE / FOKU

Deitura ponpoxotik praktikara

Jon Ander De la Hoz

Emakumezkoen futbol liga nagusia profesionalizatzeko erabakia hartu du Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak. Dena den, asko dira oraindik airean dauden gaiak. Sheila Elorzaren eta Ane Etxezarretaren ustez, «aurrerapausoa» da, baina «abiapuntua» baino ez: «Idatziz ikusi arte, adi egon behar dugu».

 ©IBON ERRAZU

«Horixe nahi genuen: 30 minutu igaro baino lehen bukatu»

Jon Ander De la Hoz

Emakumezkoen lehen pentatloia irabazi dute Arrutik eta Orbek. Haien esanetan, «lan gogorrak» dira, baina lagun gehiago animatu nahi dituzte: «Pentatloian segitu nahi dugu».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna