Albistea entzun

KPI-A

Inflaziorako joera sendotzen ari da Hegoaldean

Urtea hasi denetik energien prezioetan izandako garestitzeak eragin du igoera, bereziki argindarra eta gasarengatik. KPIa azken lau urteetako mailarik altuenetan kokatu da.

Pertsona bat, arropa garbigailu bat martxan jartzen
Pertsona bat, arropa garbigailu bat martxan jartzen Alba Vigaray (Efe) Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2021eko ekainak 11

Prezioen gorakadak aurrera jarraitzen du Hego Euskal Herrian. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) %0,4 igo zen maiatzean, aurreko hilabetearekin alderatuta, eta duela urtebete baino %2,9 handiagoa da. Urtea hasi zenetik, bosgarrenez igo da jarraian, eta inflazioa duela lau urtetik ezagutzen ez zen mailan kokatu da. 2017ko otsailera arte egin behar da atzera: orduan ere %2,9koa izan zen.

Inflaziorako joera hori energien prezioen bilakaeragatik eman da, eta bereziki argindarraren eta gasaren igoerengatik: %12,2 Nafarroan eta %10,5 gainerako hiru lurraldeetan. Garraioarekin loturiko jardueren prezioek ere egin dute gora, %9,2 eta %9,4, hurrenez hurren.

Elikagaien, etxeetarako tresnen eta osasun produktuenek ere goranzko joeran jarraitu dute, baina maila apalago batean. Aurrenekoen kasuan, adibidez, %2,4 eta %1,7, igo dira urtea hasi zenetik. Tasa negatiboetan daude oraindik ere, berriz, aisialdiarekin eta kulturarekin loturiko jarduerenenak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

SIDERURGIA GORI-GORI DAGO

SIDERURGIA GORI-GORI DAGO

Jokin Sagarzazu

Garai gozoa da Euskal Herriko altzairutegientzat: lan karga handiak dituzte, eta aurreikuspenak onak dira. Altzairuaren prezioa azken urteetako garestiena da. Sektoreak, halere, «mehatxu eta erronka handiei» egin behar die aurre.

Von der Leyen, Biden eta Michel, asteartean, Bruselan. ©OLIVIER HOSLET / EFE
 ©MICHAEL REYNOLDS / EFE
Ezkerraldeko Martxaren une bat, Sestaon. ©Aritz Loiola / Foku

Etorkizun duina Ezkerraldearentzat

Irune Lasa

«Prekarietatean aurka» eta «enplegu eta bizitza baldintza duinak defenditzeko», Ezkerraldeko Martxa egin dute Bizkaiko eskualdean, manifestazioan Sestaotik abiatu eta Portugaleten barrena Santurtzira. Gaurkoa 28. aldia izan da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.