Kutsatuen kurba beste koska bat apaldu da: 258 positibo zenbatu dira

Atzo egindako testen %3 izan ziren positibo, Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera.

Illunbeko txertaketa gunea (Donostia), artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko ekainaren 12a
13:21
Entzun

Transmisioari buruzko adierazle ia guztietan nabari daiteke Hego Euskal Herrian kutsatzea apalduz doala. Osakidetzak eta Osasunbideak jakinarazi dute atzo 8.543 proba egin zituztela koronabirusa detektatzeko, eta test horien guztien %3k eman zutela positibo; zehazki 258 positibo detektatu zituzten proba horietan. Horietako 118 Bizkaikoak izan dira; Nafarroan 59 kasu zenbatu dituzte; Gipuzkoan, 55, eta Araban, berriz, 22.

Erietxeei dagokienez, beheranzko joera agerikoa da, nahiz eta presioa motel ari den arintzen. Osakidetzak jakinarazi du atzo hemezortzi lagun erietxeratu zituztela birusaren sintomak larriagotuta, eta oraintxe 63 pertsona daudela larri ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan, bezperan baino zortzi gutxiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.