Albistea entzun

Oporrak Euskal Herrian

Urduña, historiaz betetako enklabea

Berezko historia dute Urduñako kaleek eta harriek; izan ere, multzo historiko-monumental izendatutako Erdi Aroko hiri egitura osatzen dute. Lurraldetasuna, merkataritza eta zerga sistema ditu hizpide bertoko historiak, narrazio harrigarria osatuz beti.

Nerbioiko ur-jauzia Urduñatik hurbil dago.
Nerbioiko ur-jauzia Urduñatik hurbil dago. URDUÑAKO TURISMO BULEGOA

Erdigunean kokatutako Foru Plaza zabal eta arkupeduna da udalerriko elementu nagusietako bat. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko Erdi Aroko plazarik handiena da, eta hainbat mendez toki estrategikoa izan zen, mesetatik itsasorantz zihoazen salgaiak salerosteko (artilea, burdina, aleak, arraina, tapizak, triptikoak eta erretaulak, eta abar) eta horiei zergak ezartzeko gunea baitzen.

Hiri honek ezkutatzen duen kontakizun historikoa ezagutzeko modurik onena bisita egitea da, besteak beste, Zaldibar edo Diaz Pimienta, Mimenza, Olaso eta Velasco jauregietara, Larruazabalgo Batzarretara, Aduanara, Antzinako Andra Mariko santutegira, tokiko gremioei buruzko Orduña Hiria Erakusketa Gunera edota saltoki historikoetara.


Bisita gidatu interesgarriak egin daitezke Urduñan. URDUÑAKO TURISMO BULEGOA

Jarduera ugari

Ingurune natural eta paisajistikoa ere bada Urduñaren xarma, aire zabalean jarduera ugari egiteko aukera baitu. Txango ederrak egin daitezke inguruetan. Nerbioiko ur jauzia ikusteko, besteak beste.

Egungo osasun egoera dela eta, aldez aurretik izena eman behar da bisita historikoetan zein natura ekintzetan parte hartzeko. Interesa izanez gero, Urduñako Turismo Bulegoarekin harremanetan jartzeko aukera dago, bulegoan bertan (Foru Plaza, 9, 48460 Urduña), 945-38 43 84 telefono zenbakira deituz edo turismo@urduna.com helbidera idatziz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Gero eta bidaiari gehiagok ERREKLAMATU bezalako zerbitzuetara jotzen dute hegaldien erreklamazioak egiteko ©ERREKLAMATU

Bertan behera utzitako hegaldiak, atzerapenak, 'overbooking'-a… Zein dira zure eskubideak?

Erreklamatu

Gorabehera asko gerta daitezke hegaldi bat kontratatzen dugunean, eta aireko konpainia gutxik konpontzen dituzte arazoak azkar eta ongi. Horregatik, garrantzitsua da zure eskubideak ezagutzea eta dagokizuna erreklamatzea. ERREKLAMATUn, kontsulta eta argibideak doakoak dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Urduñako udala

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna