Argindarra

Argindarraren gaineko zerga etetea aztertzen ari da Espainiako Gobernua

Eguraldiak eta CO2a isurtzeko eskubideek prezioa asko garestitzen ari dira.

Teresa Ribea Espainiako Trantsizio Ekologikorako ministroa, eskuinean, gaur. CHEMA MOYA / EFE
Iker Aranburu.
2021eko ekainaren 16a
13:00
Entzun

Urtarrileko goraldi handiaren ondoren, ekainean, argindarra inoizko preziorik garestiena edukitzeko bidean da Hego Euskal Herrian. beroaren, haize eskasiaren eta CO2aren prezioaren ondorioz. Horren aurrean, Teresa Ribera Espainiako Trantsizio Ekologikorako ministroak aipatu du agian argindarraren gaineko zerga berezia etengo dutela. 2018 eta 2019 artean neurri hori hartu zuen, orduan ere garesti zegoelako argindarra.

Argindar ekoizpenaren gaineko zerga berezia %7koa da, eta PP agintean zegoen garaian ezarri zuten. Argindar ekoizleek ordaindu behar dute, baina, praktikan, haren kostua kontsumitzaileek ordaintzen dute.

BEZa ere pagatzen du argindarraren kontsumitzaileek, %21ekoa, Europako Batasuneko handienetakoa. Azken horren ordainketa eteteko asmorik ez du Madrilek.

Ā«Egin izan dugu, eta berehala berriro egin dezakeguĀ», esan du Riberak, Espainiako Kongresuan egindako agerraldian.

Argindarraren fakturaren erreforma hasi du Espainiako Gobernuak. Neurrietako bat ekainaren 1az geroztik dago indarrean: fakturaren kostu finkoetan hiru epe jarri dituzte, kontsumoaren zati bat kostu txikiko orduetara igaroarazteko. Eztabaida handia sortu da sistema horren inguruan, gaur egun etxebizitzetan kontsumo handia dagoen orduetako faktura handitu duelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.