Ipar Euskal Herriko egoitzetako langileak txertatzera behartu ditzake Frantziak

Olivier Veran Frantziako Osasun Ministroak iragarri du txertoa hartzera behartuko dituela zahar etxeetako langileak, beren ekimenez txertatzen ez badira. Halaber, jakinarazi du uztailean irekiko dutela gaueko aisialdia, osasun protokolo berri batekin.

Adinekoen egoitza bateko egoiliarrak eta langileak, artxiboko irudian. MARISOL RAMIREZ/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko ekainaren 17a
11:30
Entzun

Ipar Euskal Herriko egoitzetako langileak txertoa hartzera behartuko ditu Frantziako Gobernuak, haiek beren ekimenez egiten ez badute, Olivier Veran Frantziako Gobernuko Osasun Ministroak gaur iragarri duenez. Auzi «etikoa» dela esan du, eta ez dagoela txertoa ez jartzeko justifikaziorik. Txertatzeari uko eginez gero, «betebeharra» proposatuko du gobernuak, Veranek ohartarazi duenez.

Halaber, jakinarazi du uztailean irekiko dituztela berriro diskotekak, eta, horretarako, osasun protokolo berri bat jarriko dutela martxan. «Osasun protokolo bat lantzen ari gara, uda honetan diskotekak irekitzeko» esan du. Gaueko aisialdia «baldintza oso zehatzekin» irekiko dutela gaineratu du. Hala ere, irekitzeko data zehatza Emmanuel Macron Frantziako Gobernuko presidentearen esku dagoela esan du; izan ere, ekainaren 21ean sektoreko ordezkariekin bilduko da gaia aztertzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.