Albistea entzun

Oporrak Euskal Herrian

Uda Lizarran, non hobeto?

Lizarra aberatsa da turismo, kultura eta natura aldetik, eta bere merindadearekin batera, Nafarroaren benetako esentzia ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Lizarrako San Martin plaza.
Lizarrako San Martin plaza. FOTO LIZARRA

Lizarra Nafarroako erdialdeko mendebaldean dago, eta bere eskualdeko hiriburua da, abiapuntu hoberena Lizarrako merindadearen turismo eskaintza handia ezagutzeko: sekulako mendilerroak, bizikletaz egiteko ehunka kilometroko ibilbideak, ibaiak, zingirak, mendiak, abentura, kultura, antzinako tradizioak, ondarea, gastronomia... Azken batean, uda ahaztezina bizitzeko behar den guztia.

Lizarran denboran bidaia egin daiteke, hiria Erdi Aroko arkitekturaz beterik baitago.  Donejakue bideari esker, oinordetzan jasotako ondare aberatsa ezagutuko du bisitariak. Horrela, Rua kalea hiriko zaharrena da, eta beste zenbait toki enblematiko ere ikusgarriak dira: Besteak beste, Ruako San Pedro eliza eta bere klaustro ederra, Nafarroako Errege-Erreginen jauregia, edo Hilobi Santuaren eta San Migel elizak.

Hiriaren ondarearen eta historiaren berri jakiteaz gain, bisitariak naturarekin bat egingo du. Zumakearen ibilbidean txango bat egin daiteke, edo Vasco-Navarro Trenaren Bide Berdeaz gozatu, garai batean Lizarra eta Bergara lotzen zituen trenbidearen ibilbidean, eta Los Llanos parkean oxigenatu, Ega ibaiaren ondoan.

Gastronomia bikaina

Lizarrako gastronomia askotarikoa eta bikaina da. Aipagarriak dira hurbileko baratzeetako barazkiekin egindako jakiak, esaterako zainzuriak, potxak, garaiko barazki ederrak, txerrikume errea, ajoarrieroa eta gaztak. Lizarrako gozo ospetsuak ahaztu gabe —Puyko arrokak, San Andresen tarta eta Alpargatak—, inguruko upategietako ardoak eta bertako patxaran ospetsua.

Lizarra hiri bizia da. Horrela, ostegunetan azoka tradizionala egiten da eta hileko bigarren larunbatean Plazara! antolatzen da, Lizarraldeko bertako produktuen azoka. Hori guztia gutxi balitz, uztailaren 3an, larunbatarekin, artisautza produkturik hoberenak aurkitu ahal izango dira Erdi Aroko Azokan.

Uda honetan Nafarroako txoko hau ezagutzera etorri. Ez pentsatu gehiago, uda honetan Lizarra zain daukazu!

Informazio gehiago nahi izanez gero, estellaturismo.com webgunea kontsulta daiteke.

Albiste gehiago

Eraldaketa digitala. ©OREKA IT

Eraldaketa digitalaz eta desagertu egingo diren enpresez

Oreka IT

Gaur egun ezagutzen dituzun enpresen erdiak baino gehiago ez dira existituko hamar urte barru. Zeintzuek iraungo duten antzemateko gakoak askotarikoak eta lausoak dira, baina badaude argi ikusi daitezkeenak ere, digitalizazioa adibidez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Lizarrako udala

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.