Gaueko aisialdia zabaltzea aztertuko du gaur Labik

Gaur arratsaldean bilduko da Labiren Aholku Batzordea, eta lehendakariak iragarri du litekeena dela gaueko aisialdia zabaltzeko neurriak hartzea.

Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudian. DAVID AGUILAR/ EFE
Edurne Begiristain.
2021eko ekainaren 18a
10:16
Entzun

Ekaina hasieratik indarrean dauden neurri murriztaile batzuk arintzea aztergai izango du gaur arratsaldean Labiren Aholku Batzordeak, eta bileraren aurretik mintzatu da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Euskadi Irratian. Aurreratu du litekeena dela gaurko bileran iragarritakoak baino neurri murriztaile gehiago arintzea. Besteak beste, ostalaritzako ordutegiak malgutzea, elkarte gastronomikoak eta txokoak irekitzea, kirol jardueretan publikoa baimentzea eta kultur jardueretako gehienezko edukiera handitzea erabaki dezake gaur Labik, baina horrekin batera, gaueko aisialdia zabaltzeko neurriak ere har ditzake, lehendakariak gaur baieztatu duenez. «Bizitzaren normaltasun bat lortu nahi izanez gero, bilakaeraren arabera arindu litekeen neurria izan liteke», adierazi du.

Pandemiaren bilakaerari dagokionez, Urkullu «zuhur» mintzatu da, aldaera berriak sortzen ari direlako eta neurriak zorrotz betetzen jarraitzeko deia egin die herritarrei. Hala ere, aitortu du «itxaropentsu» dagoela, egoerak neurriak malgutzerako aukera ematen duelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.