Albistea entzun

Oporrak Euskal Herrian

Pitillasko aintziran

Ezagutzeko moduko hezegunea da Pitillasko aintzira. Paseo bat eginez, hegazti ugari ikus daitezke, hegaztien babesgune garrantzitsua baita.

Pitillasko aintzira.
Pitillasko aintzira. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Nafarroa Garaiko erdialdean dagoen Pitillasko aintzira paregabea da, harribitxi bat hezeguneen artean. Berrehun hektarea baino gehiagoko azalera du, zereal lursailez inguraturik.
Hegazti ugari ikus daitezke Pitillasko aintzirako uraren gainean edo zeruan hegan, paseo bat eginez gero. Horretarako hoberena da prismatikoekin joatea, eta nola ez argazki kamerarekin, irudi ederrak hartzeko. Behin Pitillasko aintzira ezagutzera joanez gero, interpretazio zentroa bisitatzea merezi du.
Antzarak, basahateak, kopeta zuri arruntak, ahate txistulariak, zingira-mirotza, ahate mokozabala, lertxun hauskara eta beste hamaika hegazti ikus daitezke. Hegaztien babesgune berezia eta nazioarteko hezegune garrantzitsu bat da. Bertan babes hartzen baitute ehunka hegazti espeziek, eta Europatik hegoaldera datozen hegazti askok negua bertan igarotzen baitute.
Nafarroako Erresumaren garaietan Salbasango urmael izenez zen ezaguna Pitillasko aintzira. Bertako urek erabilera handia zuten, lurrak ureztatzeko eta abereei emateko. Gainera, erregearen ehiza eremu gisa ere erabiltzen zen.

Hainbat garaitako aztarnak

Aintziraren inguruetan, hainbat garaitako arrastoak aurkitu dira. Neolito garaiko esku-errotak eta ontzi batzuk, Brontze Aroko gela baten eta zeramikazko aztarnak, eta erromatarren garaiko aztarnak ere bai. Gaur egun, aintziratik hurbil, San Domingo ermita eta uharka karratu bat ikus daitezke.
Pitillasko aintzirari buruzko informazio guztia udalaren webgunearen bidez jakin daiteke. Baita inguruan jarduerak egiteko ere. Aipagarria da herriko igerilekuak zabalik egongo direla irailaren 12ra arte.

Albiste gehiago

Eraldaketa digitala. ©OREKA IT

Eraldaketa digitalaz eta desagertu egingo diren enpresez

Oreka IT

Gaur egun ezagutzen dituzun enpresen erdiak baino gehiago ez dira existituko hamar urte barru. Zeintzuek iraungo duten antzemateko gakoak askotarikoak eta lausoak dira, baina badaude argi ikusi daitezkeenak ere, digitalizazioa adibidez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Murueta baserria