Pintaketa homofobo eta transfoboak egin dituzte Gasteizko Umandi ikastolan

Ikastolako jolastokiaren horma irudiaren gainean agertu dira margoketak, Esto con Franco no pasaba eta Marikas bezalako mezuekin.

Ikastolako horma-irudian agertu dira pintakta homofoboak. UMANDI IKASTOLA
Edurne Begiristain.
2021eko ekainaren 21a
11:56
Entzun

Gasteizko Umandi ikastolako eskola komunitateak salatu duenez, margoketa homofoboak eta transfoboak agertu dira ikastolako jolastokiaren horma irudiaren gainean. Zehazki, Esto con Franco no pasaba, Transformers no eta Marikas mezuak idatzita agertu dira horma irudian.

Ikastolak jakinarazi duenez, joan den maiatzaren 17an, LGTBIQ+fobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, LGTBIQ+ bandera margotu zuten horma irudi batean, eta gaur irudiaren gainean agertu dira margoketa homofobo eta transfoboak. Ikastolak ohar bat argitaratu du erasoa gaitzesteko: «Umandi ikastolako eskola komunitateak erabat arbuiatzen ditu egindako pintaketa homofobo eta transfoboak. Gure eskola komunitatean umeak aniztasunean, errespetuan eta bizikidetzan hezten jarraituko dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.