Espainiak indultua emango dien bederatzi buruzagi kataluniarrak

Pedro Sanchez Espainiako Presidenteak adierazi du bihar Ministro Kontseiluan proposatuko duela preso dauden buruzagi katalanei indultua ematea.

Jordi Salinas, EFE. KARTZELA. LLEDONERS ESPETXEA, BARTZELONAN (KATALUNIA).
jone arruabarrena
2021eko ekainaren 21a
13:59
Entzun

Espainiako Auzitegi Gorenak espetxe zigorra ezarri zien Katalunian 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik epaitu zituen hamabi buruzagi independentistari. Hiruk zigorra bete dute jada, baina kartzelan jarraitzen zuten gainerako bederatzi buruzagiei indultua emango diela iragarri du gaur Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Bederatzi hauei emango diete indultua:

ORIOL JUNQUERAS

Kargua: Esquerra Republicana de Catalunya alderdiko presidentea eta Kataluniako Generalitateko presidenteordea.

Akusazioa: Sedizioa eta diru publikoaren erabilera bidegabea.

Zigorra: 13 urteko kartzela zigorra eta 13 urteko inhabilitazioa.

Non dago? Lledonersko kartzelan (Bartzelona), 2017ko azaroaren 2tik.

RAUL ROMEVA

Kargua: Atzerri kontseilaria eta Kataluniako Generalitataren bozeramailea.

Akusazioa: Sedizioa eta diru publikoaren erabilera bidegabea.

Zigorra: 12 urteko kartzela zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa.

Non dago? Lledonersko kartzela (Bartzelona), 2018ko martxoaren 23tik.

JORDI TURULL

Kargua: Presidentetza kontseilaria.

Akusazioa: Sedizioa eta diru publikoaren erabilera bidegabea.

Zigorra: 12 urteko kartzela zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa.

Non dago? Lledonersko kartzelan (Bartzelona), 2018ko martxoaren 23tik.

DOLORS BASSA

Kargua: Lan eta Gizarte Gaietarako kontseilaria.

Akusazioa: Sedizioa eta diru publikoaren erabilera bidegabea.

Zigorra: 12 urteko kartzela zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa.

Non dago? Puig de les Basses en Figueresen (Girona), 2018ko martxoaren 23tik.

CARME FORCADELL

Kargua: Parlamentuko presidenteordea.

Akusazioa: Sedizioa eta diru publikoaren erabilera bidegabea.

Zigorra: 11 urte eta erdiko kartzela zigorra eta 11 urte eta erdiko inhabilitazioa.

Non dago? Mas d'Enric-eko kartzelan, El Catllar (Tarragona), 2018ko martxoaren 23tik.

JOAQUIN FORN

Kargua: Barne kontseilaria.

Akusazioa: Sedizioa.

Zigorra: 10 urte eta erdiko kartzela zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa.

Non dago? Lledonersko kartzelan (Bartzelona), 2017ko azaroaren 2tik.

JOSEP RULL

Kargua: Lurralde Antolaketako kontseilaria.

Akusazioa: Sedizioa.

Zigorra: 10 urte eta erdiko kartzela zigorra eta 10 urte eta erdiko inhabilitazioa.

Non dago? Lledonersko kartzelan (Bartzelona), 2018ko martxoaren 23tik.

JORDI SANCHEZ

Kargua: ANC Biltzar Nazional katalaneko presidentea.

Akusazioa: Sedizioa.

Zigorra: 9 urteko kartzela zigorra eta 9 urteko inhabilitazioa.

Non dago? Lledonersko kartzelan (Bartzelona), 2017ko urriaren 16tik.

JORDI CUIXART

Kargua: Omniumeko presidentea.

Akusazioa: Sedizioa.

Zigorra: 9 urteko kartzela zigorra eta 9 urteko inhabilitazioa.

Non dago? Lledonersko kartzela (Bartzelona), 2017ko urriaren 16tik.

Santi Vila Kultura kontseilari ohia, Carles Mundo Justizia kontseilaria eta Meritxell Borras Gobernazio, Administrazio Publiko eta Etxebizitza kontseilaria ere zigortu zituzten –bideoan agertzen dira–, baina horiek bete dute zigorra jada. 60.000 euroko isun ekonomikoa eta urtebete eta zortzi hilabeteko inhabilitazioa ezarri zizkien epaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.