Positibo tasa %2 da Hego Euskal Herrian

Beste 184 COVID-19 kasu atzeman dituzte proba diagnostikoetan.

Donostiako ospitaleko laborategia. ANDONI CANELLADA/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko ekainaren 22a
13:21
Entzun

Osakidetzak eta Osasunbideak 8.940 proba diagnostiko egin zituzten atzo COVID-19a detektatzeko, eta 184 kasu positibo atzeman zituzten horietan. Hala, positiboen ehunekoa %2 izan zen Hego Euskal Herrian. Aldagai hori gero eta gehiago ari da urruntzen OME Osasunaren Mundu Erakundeak gehienezko mugatzat zehaztua duenetik (%5).

Atzo atzemandako kutsatuei dagokienez, Bizkaian atzeman zen kasu gehien: 87 izan ziren. Nafarroan, 38 detektatu zituzten; Gipuzkoan, 31, eta Araban, 25.

Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 24 lagun erietxeratu zituzten Hego Euskal Herriko ospitaleetan gaitzaren sintomak larriagotuta, eta une honetan 136 lagun daude erietxeetan gaitzak jota. 53 pertsona daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan larri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.