Industria

Makina-Erremintaren Biurtekoa, 2022ko ekainean

BECen antolatuko da, ekainaren 13tik 17ra, eta «indartuta» itzuliko da 2020ko hutsunearen ondoren

Tecnaliak biurtekoaren azken ekitaldian antolatu zuen erakuslekua. ASIER CAMACHO
Imanol Magro Eizmendi.
2021eko ekainaren 30a
12:39
Entzun

Euskal industriaren hitzordu klasikoetako bat itzuliko da heldu den urtean. Makina-Erremintaren Biurtekoa ekainaren 13tik 17ra egingo da, ohiko denez, BEC erakustazokan. Bizkaian egiten den industria feria handiena da, eta, antolatzaileen arabera, «indartuta» itzuliko da pandemiak eragindako iazko hutsunearen ondoren.

BECek azaldu duenez, hurrengo urteko aldiaren leloa More BIEMH than ever izango da [Inoiz baino BIEMHago, horiek dira erakustazokaren gaztelaniazko siglak]. Antolatzaileekin izandako bileran sektorearen egoera aztertu dute, eta, garai zail batzuen ondoren aurreikuspen baikorrak daudela ondorioztatu dute, aurtengo lehen lau hilabeteetako kaptazio datuak 2019koetatik gertu daudelako. Are gehiago, AFM sektoreko enpresarien elkarteak eskaerak %25 handitzea espero du 2021ean.

Antolatzaileak uztail eta abuztuan hasiko da erakusle zein gonbidatuen zerrenda osatzen, eta beste urte batzuetan parte hartu izan duten etxeak itzultzea espero dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.